Revillagigedo uhartedia
Revillagigedo uhartedia edo Revillagigedo uharteak (gaztelaniaz: Islas Revillagigedo, reˈβiʎa xiˈxeðo ahoskatua) Ozeano Barean dauden sumendi jatorrizko uharteak dira. Nahiz eta Mexikoko Gobernuak berak kudeatua izan, Manzanillo udalerriaren zati bat dira eta bere ekosistema paregabeari esker ezagunak dira.
Revillagigedo uhartedia | |
---|---|
Bertako izena | Archipiélago de Revillagigedo |
Geografia | |
Kokapena | Ozeano Barea |
Uharteak denera | 4 |
Azalera | 157,81 km2 |
Punturik garaiena | Evermann haitza |
Politika | |
Herrialdea | Mexiko |
Estatua | Colima |
Gizartea | |
Biztanleria | 60 |
1533ko abenduaren 19an Hernando de Grijalva espainiar itsaslariak lehendabizikoz topatuak, Revilla-Gigedo asturiar leinuaren kidea zen Juan Vicente de Güemes erregeordeak egungo izena eman zien.
Geografia
Guztira 157,81 km2-ko azalera dute, ekialdetik mendebalderantz 420 km-ko luzera duen lerro batean barreiaturik. Socorro uhartearen hegoaldean itsas-armadak 45 laguneko base bat du eta Clarión beste bederatzi lagunekoa. Bestela, besteek ez dute biztanlerik.
Uhartea (aldizkako izena) | Luzera eta zabalera (km) | Azalera (km2) | Punturik garaiena (m) | |
Barnealdeko uharteak (UTC-7) | ||||
San Benedicto | 4,315 - 2,490 | 5,94 | Bárcena (310) | |
Socorro (San Tomás) | 16,813 - 15,629 | 132,06 | Evermann haitza (1130) | |
Roca Partida | 0,246 - 0,073 | 0,014 | (34) | |
Kanpoaldeko uharteak (UTC-8) | ||||
Clarión (Santa Rosa) | 8,544 - 3,686 | 19,80 | Gallegos mendia (335) | |
Revillagigedo uhartedia | 420 - 115 | 157,81 | Evermann haitza (1130) |