Revenge (albuma)

Revenge Kiss taldearen estudioko 16. albuma da, 1992an argitaratua. Lehenengo diskoa da Eric Carr ohiko bateriaren heriotzaren ondoren, 1991ko azaroan. Bere ordezkapenak, Eric Singerrek, Black Sabbath, Badlands, Brian May eta Alice Cooperekin jo zuen, besteak beste.

Revenge
Fitxategi:Kiss revenge cover.jpg
Kiss taldearen estudioko albuma
Argitaratze data1992ko maiatzaren 19a
Grabazioa1991ko otsaila – 1992ko martxoa
Musika motaHard rock
Iraupena48:51
HizkuntzaIngelesa
DiskoetxeaMercury
EkoizpenaBob Ezrin
Kiss taldearen kronologia
Hot In The Shade
(1989)
Revenge (albuma)
(1992)
Carnival of Souls: The Final Sessions
(1997)
Revenge albumeko singleak
  1. "God Gave Rock 'N' Roll To You II"
    Argitalpena: 1991ko abuztuaren 22a
  2. "Unholy"
    Argitalpena: 1992ko maiatzaren 4a
  3. "Domino"
    Argitalpena: 1992
  4. "I Just Wanna"
    Argitalpena: 1992
  5. "Every Time I Look at You"
    Argitalpena: 1992
Kalifikazio profesionalak
Kalifikazioa
Iturria Puntuazioa
Allmusic 3/5 stars[1]
Vista Records 4.5/5 stars[2]
Billboard Magazine (favourable)[3]
Rolling Stone 1/5 stars[4]
Sputnikmusic 4/5 stars[5]

Diska Carreri eskaini zioten, eta azkenengo kantua, "Carr Jam 1981", berak taldean sartu eta gitxira grabatutako demo bat zen. Kantuan Ace Frehleyk gitarra jotzen zuen, baina bertsio honetan Bruce Kulickek bere gitarra sartu zuen gainetik. Kantuko riff nagusia Frehley's Cometen "Breakout" abestiko oinarria bihurtu zen, 1987ko Frehley's Comet albumean.

Albumaren inguruan

1991ko otsailean, Kiss estudiora itzuli zen, Bob Ezrin ekoizleagaz elkartuz, Argent taldearen God Gave Rock 'N Roll To You abestiaren bertsio bat egiteko, urte horretako uztailean kaleratuko zen Bill & Ted's Bogus Journey filmerako. Kissek Eric Carrekin egingo duen azken abestia izango zen. Hala ere, Carr gaixo jartzen hasi zen grabazioan zehar. Honela, Eric Singerek jo zuen bateria, Carrek koruak egin zituen bitartean.

Carr hospitalera joan zen eta bihotzeko minbizia aurkitu zioten. 1991ko apirilean ebakuntza egin zioten tumoreak kentzeko. Ebakuntzatik gitxira, Carr taldearekin batu zen "God Gave Rock 'N Roll To You II"ren bideoklipa grabatzeko. Grabazioaren ondoren, Paul Stanleyk eta Gene Simmonsek Carri gomendatu zioten bere osasuna zaintzeko eta taldeari buruz ez kezkatzeko. Carren azken agerpen publikoa MTV Video Music Awardsetan izan zen taldearekin batera, 1991ko irailean. Kissen hasierako plana Carr guztiz sendatu arte Singerrek bateria jotzea izan zen. Zoritxarrez, Carren osasuna txarrera joan zen, eta azaroan hil zen. Orduan Kissek Singer jarri zuten berain bateria berri moduan.

1991ko abenduan, Kiss eta Bob Ezrin berriro sartu ziren estudioan diska berri bat grabatzeko. Ezuzte batean, Vinnie Vincent taldeko gitarjole ohiari, besteak beste, eskatu zioten laguntza abestietan lan egiteko. Eric Carrentzako oroigarri moduan "God Gave Rock 'N Roll To You II" eta "Carr Jam 1981" kantuak sartu zituzten. Diska 1992ko martxoan bukatu zuten.

"God Gave Rock 'N' Roll To You II", "Unholy", eta "Domino" Kissek sarritan zuzenean jotzen dituen abestiak dira. "I Just Wanna" eta "Take It Off" Revenge biran jo zituzten eta Alive III diskan agertzen dira. "Every Time I Look at You" Kiss Unpluggedean jo zuten.

1992ko uztailaren 20an diska Urrezkoa bihurtu zen, 500.000 kopia saldu eta gero..[6]

Singleak

Diskaren kaleratutako lehenengo singlea God Gave Rock 'N' Roll To You II izan zen, arrakasta izan zuena, US Mainstream Rock Tracks Chart zerrendan 21. postura helduz, eta Australian Singles Charts zerrendan 18. postura. Domino hurrengo singlea izan zen, US Mainstream Rock Tracks Chart zerrendan 26. postua hartuz. Hirugarren singlea I Just Wanna izan zen, US Mainstream Rock Tracks Chart zerrendatan 34. postura ailegatuz. Azkenengo singlea Every Time I Look at You izan zen, baina ez zen zerrendetan agertu. Unholy promozioa egiteko kaleratu zuten. Single guztiek bideoklipak zituzten.

Track listing

Znbk. IzenburuaIdazlea(k)Ahotsa Iraupena
1. "Unholy"  Gene Simmons, Vinnie VincentGene Simmons 3:40
2. "Take It Off"  Paul Stanley, Bob Ezrin, Kane RobertsPaul Stanley 4:50
3. "Tough Love"  Stanley, Bruce Kulick, EzrinStanley 3:44
4. "Spit"  Simmons, Scott Van Zen, StanleySimmons, Stanley 3:32
5. "God Gave Rock 'N' Roll To You II"  Russ Ballard, Stanley, Simmons, EzrinStanley, Simmons 5:18
6. "Domino"  SimmonsSimmons 4:01
7. "Heart of Chrome"  Stanley, Vincent, EzrinStanley 4:02
8. "Thou Shalt Not"  Simmons, Jesse DamonSimmons 3:59
9. "Every Time I Look at You"  Stanley, EzrinStanley 4:38
10. "Paralyzed"  Simmons, EzrinSimmons 4:14
11. "I Just Wanna"  Stanley, VincentStanley 4:07
12. "Carr Jam 1981"  Eric Carr, Ace Frehley(instrumentala) 2:46

Langileak

eta

  • Kevin Valentine - bateria "Take It Off" kantuan
  • Dick Wagner - gitarra nagusia "Every Time I Look at You" abestian

Zerrendak

Albuma

Urtea Herrialdea Zerrenda Postua
1992 Amerikako Estatu Batuak The Billboard 200 6[7]
Australia ARIA Album Chart 5[8]
Erresuma Batua UK Albums Chart 10[9]

Singleak

Urtea Singlea Herrialdea Zerrenda Postua
1991 "God Gave Rock 'N' Roll To You II" Amerikako Estatu Batuak Billboard Mainstream Rock Tracks 21[10]
Australia ARIA Singles Chart 18[11]
1992 "Domino" Amerikako Estatu Batuak Billboard Mainstream Rock Tracks 26[10]
"I Just Wanna" Amerikako Estatu Batuak Billboard Mainstream Rock Tracks 34[10]

Salmentak

RIAA zertifikazioa[6] (Ameriketako Estatu Batuak)

Data Mota Salmenta Totala
1992ko uztailaren 20a Urrea 500.000

CRIA zertifikazioa[12] (Kanada)

Data Mota Salmenta Totala
1992ko ekainaren 10a Urrea 50.000

Erreferentziak

Kanpo Loturak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.