Resistiré (abestia)

«Resistiré» Dúo Dinámicok ezagutaraziriko abestia da, 1988ko En forma diskoan agertu zena.

Resistiré (abestia)
BTSen musika-lana
Egilea(k)BTS
Argitaratze-data2020
IzenburuaResistiré
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoapop musika
Hizkuntzagaztelania
HitzakCarlos Toro Montoro

Denborarekin, taldearen abesti ezagunenetako bat bihurtu da, eta zalantzarik gabe, bere azken etapako esanguratsuena, bereziki Pedro Almodóvarren ¡Átame! filmeko soinu bandan sartu ondoren. Espainiako ereserki herrikoi bezala ere bilakatu zen 2020ko COVID-19 pandemiaren berrogeialdian.

Abestia Duo Dinámico taldeko kidea den Manuel de la Calvak konposatu zuen, Camilo José Celaren "el que resiste gana" esaldian inspiratuta;[1] Hitzak Carlos Toro Montoro espainiar kazetariak moldatu zituen.

Egileek abestiaren eskubideak, alarma-egoeran dirauen bitartean kanpaina instituzionaletan erabiltzeko, Madrilgo Erkidegoari eman zizkioten. Spotifyko erreprodukzioak %435 baino gehiago igo ziren 2020ko martxoaren 15etik aurrera, sare sozialetan jendea bere balkoietan abesten hasi zenetik.[2]

Honi esker, bere euskarazko bertsioak ere izan ditu: Bizkaian Yaiza Arrizabalaga 25 urteko Radio Nervión kateko irrati-esatariak 'Eutsiko dut' bertsioa sortu zuen.[3] Nafarroa Garaian ere, Antsoaingo Orquesta Nueva Era taldeak ere bere bertsioa egin zuen.[4]

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.