Requiem for a Dream
Requiem for a Dream Hubert Selbyk 1978an idatzitako eleberrian oinarrituriko pelikula estatubatuarra da, 2000. urtean estreinatu zena. Pelikula Darren Aronofskyk zuzendu zuen eta aktore nagusiak Ellen Burstyn, Jared Leto, Jennifer Connelly eta Marlon Wayans izan ziren. Ellen Burstyn Oscar sarietarako izendatua izan zen, Emakumezko aktore onenaren atalean.
Requiem for a Dream | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2000 |
Izenburua | Requiem for a Dream |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 97 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Requiem for a Dream (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | New York |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Darren Aronofsky |
Gidoigilea(k) | Darren Aronofsky Hubert Selby Jr. (en) ![]() |
Antzezlea(k) | |
Ellen Burstyn (Sara Goldfarb (en) ![]() Jared Leto (Harry Goldfarb (en) ![]() Jennifer Connelly (Marion Silver (en) ![]() Marlon Wayans (Tyrone C. Love (en) ![]() Christopher McDonald Louise Lasser Keith David Suzanne Shepherd Mark Margolis Ben Shenkman Samia Shoaib Sean Gullette Ajay Naidu Dylan Baker Jimmie Ray Weeks Darren Aronofsky Hubert Selby Jr. (en) ![]() Peter Maloney Olga Merediz | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Eric Watson (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Thousand Words (en) ![]() Protozoa Pictures (en) ![]() |
Edizioa | Jay Rabinowitz |
Aurrekontua | 4.500.000 Estatubatuar dolar |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Clint Mansell |
Argazki-zuzendaria | Matthew Libatique |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Brooklyn, Florida eta Coney Island |
Argumentu nagusia | drogomenpekotasuna, Heroina, non-controlled substance abuse (en) ![]() ![]() ![]() |
Historia | |
Nominazioak | |
requiemforadream.com | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Argumentua
New York, Brooklyn. Harry Goldfarb (Jared Leto) eta Marion Silver (Jennifer Connelly) negozio txiki bat sortu eta bere gainontzeko bizitza osoa elkar maitatuz igarotzea amesten duten maitale bikotea dira, alegia, beren amerikar ametsaren bertsioa. Biak heroina zaleak ere badira, beren bizitzak iluntzen dituen adikzioa, Harryk droga erosteko asmoz bere amaren telebistak saltzera iritsiko baita. Harryren amak, Sara Goldfarb (Ellen Burstyn), telebistarekiko adikzioa du, ondorioz telebista desagertzen den aldiro beste bat erosten du. Egun batez, bere saio gogokotik egindako telefono-deia jasoko du, TAPPY TIBBONS SHOW delakoa, eta hurrengo atalean agertzeko hautatua izango dela aipatuko diote. Sara bere jantzi gorri dotoreenean sartu ezin daitekeenez, medikuak dieta egiteko pilula batzuk emango dizkio, eta berehala haiekiko adikzioa garatuko du. Harryren laukotea Tyrone (Marlon Wayans) emagaldu buruargiak osatuko du.
Aktoreak
- Ellen Burstyn: Sara Goldfarb
- Jared Leto: Harry Goldfarb
- Jennifer Connelly: Marion Silver
- Marlon Wayans: Tyrone C. Love
- Christopher McDonald: Tappy Tibbons
- Mark Margolis: Mr. Rabinowitz
- Louise Lasser: Ada
- Marcia Jean Kurtz: Rae
- Sean Gullette: Arnold psikiatra
- Keith David: Big Tim
- Dylan Baker: Southern Doctor
- Ajay Naidu: Mailman
- Ben Shenkman: Dr. Spencer
Kanpo estekak
- Requien for a Dream filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)