Requiem (Mozart)

Mozarten Requiem K. 626 obra, Mozartek idatzitako azken lana izan zen. Lan hau misterioz eta eztabaidaz inguratuta egon da beti.

Requiem (Mozart)
Jatorria
Sorrera-urtea1791
Argitaratze-data1792
Ezaugarriak
Hizkuntzalatina
Tonoare minor
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
Bestelako lanak
MusikagileaWolfgang Amadeus Mozart
Franz Xaver Süssmayr (en) Itzuli

IMSLP: Requiem_in_D_minor,_K.626_(Mozart,_Wolfgang_Amadeus) Allmusic: mc0002370161 Edit the value on Wikidata
Mozart 1780an

Historia

Aristokrata batek Requiema anonimoki enkargatu egin zuen Mozarti iruzurra egiteko asmoarekin. Aristokrata horrek obra berarentzat berenganatu nahi zuen, gero, bere emaztearen oroimenean, interpretatzeko. Horrela, Mozartek bere azken kontzertua antzeztu baino lehen, ezezagun bat agertu zen bere etxean, beltzez jantzia, eta lan hau idaztea eskatu zion konpositoreari. Geroago, Mozart Pragara joan baino lehen, mezularia berriz ere agertu zen, bere enkarguaren bila. Azkenean, Mozartek, heriotzaren ideia buruan zerabilela, bisitari misteriotsu hori patuaren mezulari bat zela sinetsi omen zuen eta konposatu egingo zuen Requiema bere hiletarako izango zela pentsatu omen zuen.

Biografia baten arabera, Mozartek Requiemean lan egiten hasi zen 1791eko irailaren 6an eta urte horretako abenduaren 5ean hil egin zen.[erreferentzia behar] Denboraldi horretan Txirula Magikoa opera eta beste bi enkargu bukatu zituen. Hala ere, Requiema amaitu gabe geratu zen. Mozarten emazteak, lana bukatzeko, konpositore bat bilatu zuen. Hipotesirik onartuenak Franc Xaver Süssmayrek, Mozarten ikasle batek, Requiema amaitu zuela esaten du.

Pentsatzen da Constanzak, Mozarten emazteak, Süssmayr erosi zuela, Requiemaren amaierari buruzko zenbait gauza isilean gordetzeko.[erreferentzia behar] Hala ere, analisi grafologiko batzuek Requiemaren amaieran 4 pertsona desberdin hartu zutela parte baieztatzen dute, Mozart bera barne. Kontu honek eztabaida bat hasi egin zuen: zein pasarte idatzi zituen Mozartek berak benetan? Musikologoek ikertzen jarraitzen dute.

Ageri denez, Mozartek bakarrik amaitu zituen berak bakarrik bi atal: Introitusa eta Kyriea, Sequentia zatiaren parte gehienak Mozartek berak idatzi zituen, nahiz eta Süssmayrek besterik ez bukatu. Offertoriuma, Mozartek idazten hasi zuena, Süssmay ikasleak amaitu omen zuen eta azken hiru atalak Süssmayrek idatzi omen zituen goitik behera. Hala ere, azken atala Introitus eta Kyriearen errepikapena da. Nahiz eta Mozarten ikasle honek Requiemaren atal handi bat idatzi, Mozart gaixo baten oharpen ugari jaso omen zituen.

Ezaugarriak

Requiema orkestra sinfonikorako, korurako eta ahotz solistetarako idatzita dago.

Requiema osatzen duten musika tresnek XVIII. mendearen amaierako orkestra sinfoniko baten eskema tipikoari erantzuten diote, hala ere, pixka bat murriztuta. Lehen eta bigarren biolinak, biolak, biolontxeloak, kontrabaxuak, corni di bassettoak, fagotak, tronpetak, tronboiak, tinbalak eta organo batek parte hartzen dute.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.