Requena-Utiel

Requena-Utiel edo La Plana d'Utiel-Requena (espainieraz eta valentzieraz gehien erabiltzen diren izenak) Valentziako Erkidegoko eskualdea da; eskualdea osatzen duten herri gehienak historikoki gaztelarrak izan dira. Iparraldean eta mendebaldean Cuencako eta Albaceteko probintziak ditu (Gaztela-Mantxa), ipar-ekialdean Serranos, ekialdean Hoya de Buñol eta hegoaldean Valle de Cofrentes eskualdeak.

Requena-Utiel
 Espainia
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaValentziako probintzia
HiriburuaRequena
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak39°29′26″N 1°12′48″W
Azalera1.725,9 km²
MugakideakCamp de Túria, Hoya de Buñol, Serranos eta Valle de Cofrentes
Punturik altuenaPico del Remedio
Demografia
Biztanleria37.536 (2022ko urtarrilaren 1a)
−154 (2021)
Dentsitatea21,75 bizt/km²
Hizkuntza ofizialagaztelania

Eskualdeak 9 udalerri ditu, 1.725,90 km²ko azalera du eta 2007an 39.386 biztanle zituen. Hiriburu tradizionala, eskualdearen erdialdean kokatua Utiel da baina azken hamarkadetan Requenak hartu dio aurrea biztanlerian eta hiriburutzat jotzen da. Horren ondorioz bikoiztasun honetan oinarritutako hainbat izen ematen zaio eskualdeari: espainieraz Requena-Utiel eta Utiel-Requena (geografikoki Plana de Utiel, Meseta de Requena...), valentzieraz Plana d'Utiel, Plana d'Utiel-Requena eta Plana de Requena-Utiel.

Udalerriak

UdalerriaBiztanleriaAzaleraDentsitatea
Camporrobles1.29989,5015,69
Caudete de las Fuentes91934,6022,34
Chera61971,609,27
Fuenterrobles79249,5014,76
Requena21.278814,2025,10
Sinarcas1.297102,5011,71
Utiel12.449236,9052,55
Venta del Moro1.526272,605,33
Villargordo del Cabriel69254,5012,18

Hizkuntza eta historia

Valentziako Erkidegoan eskualde honek aparteko berezitasunak ditu. Hizkuntza aldetik tokiko hizkuntza valentziera ez den gainontzeko eskualde gehienekiko desberdintasuna aragoieraren eragin falta da, historiaren isla den ezaugarria: gaur egungo Requena-Utielen biltzen diren herri gehienak Gaztelako Erresumakoak izan ziren eta administrazioz ere Gaztelan (Gaztela Berrian, Cuencako probintzian hain zuzen) egon ziren 1851 arte.

Bi salbuespen daude: Sinarcas eta Chera, valentzierazko hiztunak izan gabe, historikoki Valentziako Erresuman egon ziren, ez Gaztelan eta Serranos eskualdearekin harreman estuak izan dituzte. Beste zazpi udalerriak Cuencako probintziatik Valentziakora pasatzea 1833ko Espainiaren banaketa administratiboari eginiko aldaketa handiena izan da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Katalanez) Alto Palancia País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.