Rensis Likert

Rensis Likert (Cheyenne, Wyoming (AEB), 1903ko abuztuaren 5aAnn Arbor, Michigan (AEB), 1981eko irailaren 3a) estatubatuar psikologo eta kudeaketa-aditua izan zen. Likert eskala izenekoa asmatu zuen, egun galde sortetan maiz erabiltzen dena. Erakundeak kudeatzeko, linking pin model edo lotune eredua ere garatu zuen, non erakundea azpisistema zenbaiten multzotzat hartu eta azpisisterma bakoitzeko liderren rola nabarmentzen zuen, multzoen arteko komunikazioa bideratu eta erakundeko helburuak lortzeko. Bere kudeaketa-liburuak oso ospetsuak izan ziren Japonian 1960 eta 1970eko hamarkadetan eta bertan aplikazio zabala ere izan zuten [1].

Rensis Likert

Bizitza
JaiotzaCheyenne, 1903ko abuztuaren 5a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAnn Arbor, 1981eko irailaren 3a (78 urte)
Hobiratze lekuaForest Hill Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Michigan College of Literature, Science, and the Arts (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa, estatistikaria eta soziologoa
Enplegatzailea(k)Michigango Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Biografia

Rensis Likert Cheyennen jaio zen, Wyomingen (AEB), 1903ko abuztuaren 5ean. Aita George Herbert Likert ingeniaria izan zuen eta ama, berriz, Cornelia Adrianna (Cora) Likert.

Likert gazteak ere ingeniaritza zibila ikasi zuen Michigango unibertsitatean. 1922ko greban, Union Pacific Railroaden ari zen lanean eta garai hartan piztu zitzaion erakundeak eta bere portaera ikertzeko grina. Robert Angell irakaslearen eraginpean, ingeniaritzatik ekonomia eta soziologiarantz biratu zuen eta, 1926an, soziologian graduatu zen. Esparru horietan ikasten jarraitu zuen eta, 1932an, Columbiako unibertsitatean lortu zuen titulua. Garai honetan, psikologia sozialerantz hurbildu zen eta hainbat lan egin zituen berria zen esparru horretan.

Columbian ikasten ari zen bitartean, Rensis Michigango unibertsitatean ezagutu zuen June Gibsonekin ezkondu zen. Bi alaba izan zituzten: Elizabeth eta Patricia.

1946an, Likertek Michigango Ikerketa Sozialeko Institutua sortu zuen eta haren zuzendari izan zen [1969]] arte. Orduan, Honolulura aldatu zen, Hawaiin, emaztearekin batera eta Rensis Likert Associates aholkularitzan jarraitu zuen lanean.

1960 eta 1970eko hamarkadetan, kudeaketaren teoriari buruzko liburuak ospetsu egin ziren Japonian eta eragin handia du japoniar enpresa modernoetan. Mundu osoko korporazioetan egin zituen ikerketak eta zehaztasun handiz iragarri du horietako batzuen etorkizuna[2].

Likert eskala psikometrian eta soziologian erabili ohi den galde sorta mota bat da. Rensis Likert proposatu zuen lehen aldiz. Likert eskala batean, galderak erantzuten dituenak hainbat baieztapenekiko adostasun maila adierazten du, eskuarki 5 mailako eskala batean. Adibidez, Likert eskala bat honelako galderek osatzen dute:

Zinema atsegin dut.
1. Ez nago batere ados.
2. Ez nago ados.
3. Zertxobait ados nago.
4. Ados nago.
5. Erabat ados nago.

1981eko irailaren 3an hil zen Ann Arborren, Michiganen (AEB), 78 urte zituenean.

Gainbegiratze zentralizatua Likerten arabera

Hurrengo bereizgarriak dauzka:

  • Kontrol orokorra behar da.
  • Gainbegiratuei laguntza eman behar zaie, produktibitatea hobetzeko.
  • Langileek aldaketaren parte izan behar dute.
  • Emaitzen bila joan behar da, metodo eta prozedurei hainbeste begiratu gabe.
  • Helburuak zehaztu behar dira, goi-mailako helburuak eta lor daitekeen produktibitatea.

Zuzendaritza Likerten arabera

  • Ustiatzaile autoritarioa: Beldurrean oinarritzen da eta mehatxua da langilearentzat. Komunikazioa goitik beherankoa da eta agintarien eta agindutakoen arteko distantzia psikologiko handia dago.
  • Borondate oneko autoritarioa: Pizgarrien bidez betearazten du. Agindutakoek agintarien pean daude eta konmunikazioa, normalean, goitik behera izan ohi da, buruzagiak entzun nahi duena bakarrik esaten baitzaio. Erabakiak buruzagiek hartzen dituzte.
  • Aholkularia: Pizgarriak eta zigorrak daude. Komunikazioa goitik behera eta behetik gora dabil, neurri berean. Erabakiak buruzagiek hartzen dituzte, baina langileek nolabaiteko eragina badute eta hainbat erabaki har ditzakete.
  • Taldeko agintaritza: Pizgarri ekonomikoak. Denek hartzen dute parte eta komunikatzen dute. Langilea metodologia berrietan eta lan-prozeduretan inplikatzen da. Komunikazioa, beste sistemetan ez bezala, behetik gorantz doa. Agintariak eta agindupekoak psikologikoki batak bestearengan gertu daude.

Lanak

  • A Method for Coping with Conflict in Problem Solving Groups (1978)
  • New Ways of Managing Conflict (1976) (Jane Gibson Likertekin batera)
  • Human Organization: Its Management and Value (1967)
  • New Patterns of Management (1961)
  • The Presidents Column (1959)
  • Developing patterns in management (1955)
  • Technique for the Measurement of Professional Attitudes (1932)

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.