Rennesko katedrala
Rennesko Saint-Pierre katedrala (frantsesez: Cathédrale Saint-Pierre de Rennes) Bretainiako Rennes hiriko katedral katolikoa da. 1906an Frantziako monumetu historikoa izendatu zuten.
Saint-Pierre katedrala | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia |
Eskualdea | Bretainia |
Departamendua | Ille eta Vilaine |
Barruti | Renneseko barrutia |
Frantziako udalerri | Rennes |
Koordenatuak | 48°06′42″N 1°41′00″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1845 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Rennes (-Dol-Saint-Malo) (en) |
Izena | Petri |
Arkitektura | |
Arkitektoa | François Huguet (en) Mathurin Crucy (en) Louis Richelot (en) Tugal Caris (en) Pierre Corbineau (en) |
Estiloa | arkitektura klasikoa |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00090675 eta IA00130939 |
Webgune ofiziala | |
Historia
Eraikina dagoen tokia katedral baten egoitza izan da VI mendean diozesia eratu zenetik gaur egun arte. XII mendean katedral gotiko bat eraiki zuten baina 1490 urtean dorrea eta mendebaldeko zatia behera etorri zen.
Hurrengo bi mendeetan gaur egungo aurrealde neoklasikoa eraiki zen granitoz. Lehenengo solairua 1541 eta 1543 artean, bigarrena 1640-54 (Tugal Caris-ek), hirugarrena 1654-1678an (pierre Corbineau-k) eta François Hoguet-ek dorre biak egin zituen 1679 eta 1704 artean. Dorre bien artean Luis XVI.a Frantziakoaren irudia ezarri zuen.
Koroa eta haberatea ordea ez zituzten berriztu eta 1754ko otsailaren 11n harri handi bat erori zen koroaren sabaitik. Orduan katedralaren zati horiek eraitsi eta berriak altxatzea erabaki zuten. 1845ean bukatu zituzten lanak. XIX mendean itxura neoklasikoa serioegia zela iritzita urrez estukoz eta margoz apaindu zuten.
Pro-katedrala
1803 eta 1844 artean katedraleko lanak zirela eta, Notre-Dame-en-Saint-Melaine elizak bete zituen haren funtzioak eta Pro-katedrala deitu zitzaion. XVII mendeko eraikina da baina Bigarren Mundu Gerran kalte handiak jasan zituen.
Saint Melaine VI mendeko apezpikua izan zen, Rennesko lehen apezpikua hain zuzen ere, eta bertan hobiratu zuten.
Iruditegia
- Aurrealdea.
- Habearte nagusia.
- Goitikako ikuspegia.
- Organoa.
- Sabaia.
- Notre-Dame en Saint-Melaine (pro-katedrala).
- Rennesko alde zaharra, atzean pro-katedrala.