Renato Guttuso
Renato Guttuso (Bagheria, Palermo, Italia, 1911ko abenduaren 26a - Erroma, Italia, 1987ko urtarrilaren 18a) margolaria eta eskultorea izan zen.
Renato Guttuso | |||||
---|---|---|---|---|---|
1979ko ekainaren 20a - 1983ko uztailaren 11 Hautetsia: 8th Legislature of Italy (en)
1976ko uztailaren 5a - 1979ko ekainaren 19a Hautetsia: 7th Legislature of Italy (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Bagheria, 1911ko abenduaren 26a | ||||
Herrialdea | Italia Italiako Erresuma (1911ko abenduaren 26a, 1912ko abenduaren 26a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1987ko urtarrilaren 18a) | ||||
Lehen hizkuntza | italiera | ||||
Heriotza | Erroma, 1987ko urtarrilaren 18a (75 urte) | ||||
Familia | |||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Palermoko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | italiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | margolaria, politikaria, marrazkilaria eta artista grafikoa | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Lantokia(k) | Italia | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Accademia di San Luca | ||||
Mugimendua | espresionismoa | ||||
Genero artistikoa | grafikoa | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Italiako Alderdi Komunista | ||||
Bizitza
1928an Pippo Rizzo pintore futuristaren lantegian hasi zen, eta harekin pinturaren alorreko joera berriak ezagutu zituen. 1934an, Milanen, Corrente taldeko artistekin harremanetan jarri zen.
1937an Erromara joan zen bizitzera eta bere lehenengo koadroa egin zuen, García Lorcari eskainia: Fucilazione in campagna. 1938an bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen La Cometa galerian, Erroman. 1941ean Crocefissione koadro famatuak eztabaida handiak piztu zituen, bai erlijiosoen artean bai politikarien artean. Bigarren Mundu Gerran erresistentzian parte hartu zuen, eta Gott mit Uns margotu zuen, nazien sarraskiak salatzeko. 1945ean Fronte Nuovo dell Arti taldeko kide egin zen, Fontana, Vedova, Morlotti, Turcato, Corpora eta Vianirekin, besteak beste. 1952an Veneziako Biurtekoan parte hartu zuen Battaglia di Ponte dell'Ammiraglio obrarekin, eta eztabaida handiak piztu zituen berriro ere. 1965ean Uomo che legge il giornalle eskultura handia egin zuen. Guttusoren obran nabaria da Goyaren eta Picassoren Gernikaren eragina, estiloagatik ez ezik, baita artista horiek beren obran txertatu zuten kutsu politikoarengatik ere.
Argazki galeria
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Renato Guttuso |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.