Renata Tebaldi

Renata Ersilia Clotilde Tebaldi (Pesaro, 1922ko otsailaren 1a - San Marino, 2004ko abenduaren 19a) italiar sopranoa izan zen. Parmako eta Pesaroko Kontserbatorioan Kantu ikasketak egin ondoren, 1944an debuta egin zuen Parman eta Triesten Rovigo lanarekin. Toscaninik Milango Scalaren berrikuntza-kontzerturako deitu zion 1946an. Izugarrizko arrakasta izan zuen, eta Milango Operako izarretako bat izan zen 1954. urtera arte. Europako antzoki liriko nagusietan (Londresko Covent Garden, Parisko Opera) eta Ameriketakoetan (San Frantziskoko Opera, Buenos Airesko Colón Antzokia) aritu zen kantatzen. 1955ean Milango Scala utzi zuen, eta New Yorkeko Metropolitanera joan zen, eta han egon zen 1973. urtera arte. Ahots eder eta indartsua zuen, eta XIX. mendeko Italiako errepertorio lirikoko interprete nagusietako bat izan zen.

Renata Tebaldi

Bizitza
JaiotzaPesaro, 1922ko otsailaren 1a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1922ko otsailaren 1a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2004ko abenduaren 19a)
HeriotzaSan Marino, 2004ko abenduaren 19a (82 urte)
Hobiratze lekuaLanghirano
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaConservatorio Statale di Musica "Gioachino Rossini" (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Carmen Melis
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
Ahots motasopranoa
Fachspinto soprano (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa

renatatebaldi.eu…
IMDB: nm0853636 Musicbrainz: 04d5556f-7ac5-4328-b0d5-08d42199e0cf Discogs: 833628 Allmusic: mn0000317882 Find a Grave: 10153228 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Renata Tebaldi Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.