René Pleven
René Pleven (Rennes, 1901eko apirilaren 15a - Paris, 1993ko urtarrilaren 13a) frantses politikaria izan zen. De Gaullek gidatzen zuen erresistentzian parte hartu zuen, eta ekuatore aldeko Afrikako gobernurako idazkari izendatu zuten (1940). Diputatu izan zen (1944-1973) eta ministerioko kargu garrantzitsuak bete zituen. Erresistentziako Batasun demokratiko eta sozialistako buruzagi izan zen 1947-1953 urteetan, eta bi aldiz izan zen gobernuburu (1950-1951 eta 1951-1952). IV. Errepublikako azken Kanpo Arazoetako ministroa izan zen (1958). Justiziako ministroa izan zen 1969-1973 urteetan, eta Bretainiako Kontseiluko lehendakari 1974-1976 bitartean. L'avenir de la Bretagne ("Bretainiaren etorkizuna") obra idatzi zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/12/1 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: René Pleven |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.