René Philombe
René Philombe, Philippe-Louis Ombede jaioa, (Ngaoundéré, 1930eko azaroaren 13a - Yaoundé, 2001eko urriaren 25a) Kamerungo eleberrigilea, poeta, saiakera-idazlea eta kazetaria izan zen.
René Philombe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ngaundere, 1930eko azaroaren 13a |
Herrialdea | Kamerun |
Heriotza | Jaunde, 2001eko urriaren 25a (70 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
1950. urtetik aurrera hasi zen idazten, eta eragin handia izan zuen Kamerungo literaturgintzan. Kamerungo Poeta eta Idazleen Elkarte Nazionalaren sortzaileetako bat eta haren lehendakaria izan zen. Obra nagusiak: Lettres de ma cambuse (1964, Nire etxolako ipuinak), Sola, ma chérie (1966, Sola, nire laztana) eta Choc anti-choc (1978).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.