René Goscinny
René Goscinny (Paris, 1926ko abuztuaren 14a[1]– Paris, 1977ko azaroaren 5a) komikigile frantziarra izan zen. Asterix, Iznogoud, Nicolas Txiki eta Lucky Luke dira bere pertsonaiarik ezagunenak. "Asterix" pertsonaia Albert Uderzo marrazkilaria lagun sortu zuen eta "Lucky Luke" pertsonaia Morrisekin batera. Munduan zehar gehien irakurtzen den egile frantsesa da,500 milioi salerosketakin munduan.[2]
René Goscinny | |||
---|---|---|---|
1963 - 1974 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | René Goscinny | ||
Jaiotza | Parisko 5. barrutia eta Paris, 1926ko abuztuaren 14a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Parisko 17. barrutia, 1977ko azaroaren 5a (51 urte) | ||
Hobiratze lekua | Cimetière du Château (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua | ||
Familia | |||
Aita | Stanislaus Goscinny | ||
Ama | Anna Goscinny | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | editorea, film-zuzendaria, umorista grafikoa, zinema ekoizlea, idazlea, gidoilaria, haur literatura idazlea, umorista eta erredaktoreburua | ||
Lantokia(k) | Buenos Aires New York eta Paris | ||
Enplegatzailea(k) | Sud Ouest Spirou (en) Pilote | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
|
Biografía
René Goscinny (Paris,5. barrutia)[1] Frantzia, 1926ko abuztuaren 14a - Paris, 18. barrutia, Frantzia, 1977ko azaroaren 5a) frantsesezko idazlea izan zen: komikigilea, kazetaria eta umorista.[2] Rene txikia jaio ondoren, Goscinny familia Argentinara joaten da bizitzera, arrazoi profesionalengatik. Renék haurtzaro eta nerabezaro zoriontsua igarotzen du Buenos Airesen, eta bere ikasketak Lizeo Frantsesean egiten ditu, non jada "ospea hazten" hasten den (esaten denez, bere burutazioek benetako clown ospea sortu zioten). Baina horrek ez dio eragozten ikasketak jarraitzea eta Humanitateetan lizentziatzea, Arte Ederretan trebatzeaz gain. [3].
Hego Amerikan, familiak urrutitik bizi du Bigarren Munduko Gerra, eta horrek bere senide eta lagun askoren desagerpena eragingo du. Goscinnyk bizitza osoan mantenduko ditu garai mingarri horren orbainak. [3].
1945ean aitaren heriotzak enplegu bat azkar bilatzera behartzen du nerabea. Lan ezberdinak probatu ondoren, publizitate agentzia batean marrazkilari laguntzaile bezala sartzen da eta, handik gutxira, New Yorkera bidaiatzen du bertan bizi den bere osaba batek gonbidatuta.
Bost urte iraungo duen infernuko aldi baten hasiera da.
Dirurik gabe eta lan gutxirekin, Frantziako armadan sartzea erabakiko du. Soldadutza egin ondoren, New Yorkera itzuli eta Mad umorezko aldizkariko taldea ezagutzen du (Willy Elder, Harvey Kurtzman …), zeinek lan pixka bat eskaintzen baitiote -horri esker "tiraka joan daiteke" -.[3].
Ibilaldi profesionala
1949an New Yorken beste bi marrazkilari ere ezagutuko ditu Goscinnyk, Jijé eta Morris. Azken horrek aurkeztuko dizkio Georges Troisfontaines eta Yvan Chéron World Press eta International Press-eko zuzendariak, hurrenez hurren. Eta, patuko gauzak, aste batzuk geroago, Rene Parisera joan zen haiekin lan egitera …[3].
Albert Uderzorekin: (1951-1977)
Bien arteko lehen kolaborazioa sortu zen: Bonnes Soirées emakumeen astekarian egindako urbanitateari buruzko errubrika bat .
Gero Oumpah-Pah pertsonai amerindiar sortu zuten, eta Amerikako eta Frantziako argitaletxe merkatuan saltzen saiatu zuten, lortu gabe (geroago pertsonaia bera, eguneratuta Tintinen abenturan agertuko dena)
Ondoren, Pistolet eta Luc Junior sortu zituzten. Uderzok marraztu zituen “Majesté mon mari” eta ’’Valérie André’’. [3].
1955. urtearen amaieran, Uderzok, Charlierrek, Goscinnyk eta Jean Hébrardek sindikatu bat sortzea erabaki zuten euren eskubideak defendatzeko. Orduan, bi gizarte paralelo sortu zituzten, Édifrance eta Édipresse. Eta Pistolin faszikulua atera zuten[4]
1956an Uderzok eta Goscinnyk aktiboki parte hartzen dute Jean-Michel Charlier eta Jean Hébrardekin batera Edipresse (prentsa) eta Edifrance (publizitatea) agentzien sorreran., non independienteki lan egiteko aukera dute. Urte zailak eta lanez gainezka datoz jarraian, baina beti ideia eta proiektu guztiz inspiratuez beterik. [3].
1959ko urrain Pilote astekaria agertzen da François Clauteaux erredaktore buruarekin elkarlanean. 1989ko urria arte argitaratu zen komikiari buruzko argitalpena da, non Goscinnyren pertsonai ezagunetariko bat agertuko da: Asterix Albert Uderzo rekin. [3].
Galiar txikia bestseller absolutu bat bezala gailendu zen eta komiki frantziar osoko pertsonaiarik ospetsuena da.
Arrakasta honen sorrera motela izan zen. Albert eta Rene frantziar heroi on baten bilatzeko nahian hasieran Erdi Aroko literatura satirikoko "le Roman de Renart" klasikoak hartu zuten (proiektu hau Jean Truberten zuzendaritzapean jada existitzen zela jakinda beste ideia bat bilatu beharko dute, eta historiako aldi ezberdinetan esploratu ondoren, bat datoz: Galia eta galiarrak. Horrela, 1959ko urriaren 29an, Piloteren lehen zenbakiak 20. orrialdean Asterix Galoren abenturen lehen xafla aurkeztu zuen. Irakurleak gatibu geratzen dira, eta aldizkariak berehalako arrakasta ezagutu zuen (inprimatutako 300.000 aleak lehen egunean saldu ziren)
Egun zailak datoz aurrerago, eta gure lagunek 1960an utzi zuten aldizkaria - 1963an itzuliko diren arren. Rene Goscinnyk hainbat komikitan kolaboratzen du: Asterix, jakina, baina baita Iznogud (Tabary), Nikolas Txiki (Sempé), Lucky Luke (Morris), Valentín (Tabary), Los Dingodossiers (Gotlib), etab.
1968an bi egileek, denbora batez, bilduma ezberdinetan lan egiten jarraitzen dute, elkarrekin edo bakoitza bere aldetik.
Bildumaren bigarren hamarkadan, Asterix komiki frantseseko heroi handia bihurtu zen eta bere arrakasta albumetik albumera hazi zen. Garaipen honek zoriona eragiten die egileei, animazio estudio batzuk sortzera animatu dira: Studios Idéfix . Hau izen Ren Goscinny´ren azkeneko kolaborazioa Albert Uderzorekin. [3].
1951ko goiz eder batean iragarri zuten Albert Uderzo, ordurako World Press/International Press tandemerako lanean ari zena, lankide berri baten etorrera, "Gossini" izenekoa.
Abizenaren sonoritate italiarrak Albert (italiar etorkinen semea) "herrikidea" dela sinestarazten du. "Baina ez, bere izena g.o.s.c.i.n.n.y. idazten da. Frantsesa da, eta Ameriketako Estatu Batuetatik dator ".
Bien artean berehala sortzen da erabateko konplizitatea, eta horrek proiektu komunak biderkatzera eramaten ditu. Heroi ugari jaioko dira elkarte honetatik, Umpah-Pah kasu, non askok Asterixen aitzindari bat ikusten duten. [3].
Hilondorengoak
Goscinnyrekin batera Idéfix estudioak sortu zituen hil zen urte berean. [5],Studios Idéfix ospetsuak. Zoritxarrez, handik gutxira zorigaitza zain dute. 1977ko azaroaren 5ean, mediku azterketa bat egiteko esfortzu proba batean, hil zen. 51 urte zituen. Belgikako Asterix albuma 37. plantxan utzita[5]. Hunkipena gainditu nahian Uderzok bere heroiak bizirik irautea ahalbidetu du. Editions Albert- René sortu zuen Asterixen abentura berriak argitaratzeko[4]
1979 arte Dargaud argitaletxeak lehen 24 albumen eskubideak mantendu zituen.
1980 an argitaratu zen Zanga Handia albuma, bildumaren 25 alea, Albert Uderzok idatzi eta marraztu zuen lehena. Jarraitu zuen 31. alea argitaratu arte.
29.alea argitaratu baino lehen, 1990ean, Uderzo eta Goscinny familiek Dargaud auzitara eraman zuten, beren eskubideak berreskuratzeko. 1998an, epaiketa luze baten ondorioz, Dargaudek eskubideak galdu zituen. Uderzok Albert-Renéri baino Hachette argitaletxeari zenbait eskubide saldu zizkion, baina argitaratzeko eskubideak horrela geratu ziren: Albert Uderzo (% 40), Sylvie Uderzo (% 20) eta Anne Goscinny (% 40).
Arazoak alde batera utzita,1981-2005 bitartean Asterixen 8 ale berri argitaratzen zituen Uderzok irakurle sutsuak galdu gabe, berarekin partekatu zituen 26 urteei esker. 2002ko azaroan, album berezi bat argitaratu zen, Asterixen luxuzko edizio bat Belgikan, bere omenez. [4]
2008ko abenduan, Uderzok bere akzio guztiak saldu zizkion Hachetteri[4]
2009an, berrogeita hamar urteurrenean edizioaren munduko fenomeno bilakatu zen. Orduko estatistikari begira: 107 hizkuntzetan itzulita, 34 album, 11 film, bere izena duen jolas-parke bat, ehunka produktu deribatuak, eta beste proiektu asko [4]
Albert Uderzo erretiratu zenetik
Albert Uderzo 2010ean erretiratu zen. bere adinagatik, hain ezaguna den serie bat erregularki ekoizteak dakarren presiopean jarraitzea eragozten zion. Guztira 68 urte eman zituen komikian murgilduta.
2013tik hona Jean-Yves Ferri idazleak eta Didier Conrad ilustratzaileak lau ale plazaratu dituzte:
- 35. Astérix chez les Pictes, 2013 Asterix eta Piktoak[6]
- 36. Le Papyrus de César, 2015 Zesarren papiroa
Sare sozialak eta WikiLeaksen sortzaileak oinarri gisa hartu dute 'El papiro del César' komikiaren 36. edizioko pertsonaietako baterako[7] [8]
- 37.Astérix et la Transitalique, 2017an Maddalen Arzallus ek euskaratuta Asterix Italian[9]
- 38. La Fille de Vercingétorix, 2019 Vertzingetorixen alaba[10]Adrenalina izeneko gazte batek protagonista duen istorioa, genero ikuspegitik bildumaren azken eguneraketa
2019ko urriaren 29an 60 urte bete ditu Asterix bilduma. Hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dira: [11]
- Neska gazte bat protagonista duen bildumaren azkeneko alea Vertzingetorixen alaba
- Sagako bi izenburu onenetakoak, Asterix el galo eta Asterix en Hispania, formatu erraldoian eta estra pilo batekin argitaratu zituen.
- Zigilu batzuen edizioa.
- Bi euroko txanpon sorta bat egitea
Izan ere, gaur egun gehien itzulitako komikia da, 111 hizkuntza eta dialekto baino gehiagotan irakur daitekeelako eta 335 milioi kopia saldu dituelako. Bitxikeria bezala, gaur arte saldutako pilatutako liburuekin 767 aldiz Eiffel dorreen altuerako parekoak izango lirateke, munduari bira bi aldiz emango lirateke eta 12.900 tona inguruko pisua izango lukete. [11]
Asterix Euskaraz
- Asterix galiarra
- Urrezko igitaia
- Asterix eta godoak
- Asterix gladiadorea
- Asterix Galiako itzulian
- Asterix eta Kleopatra
- Buruzagien burruka
- Asterix Bretainian
- Asterix eta normandoak
- Asterix legionaria
- Arvernoko ezkutua
- Asterix Olinpiar Jokoetan
- Asterix eta pertza
- Asterix Hispanian
- Liskarra
- Asterix Helvetian
- Jainkoen egoitza
- Zesarren erramu koroa
- Aztia
- Asterix Korsikan
- Zesarren Oparia
- Bidaia Handia
- Obelix eta Konpainia
- Asterix Belgikan
1977tik aurrera, bera hil zenetik: Uderzoren eskutik:
- Zanga Handia
- Asterixen Odisea
- Asterixen semea
- Asterix Indian
- Arrosa eta ezpata
- Obelixen galera
- Asterix eta Latraviata
- Astérix et la rentrée gauloise (14 istorioen bilduma)
- Zerua gainera erori zitzaienekoa
- 2009an 50. urteurrena ospatzeko nahian L’Anniversaire d’Astérix & Obélix . Joseba Ossak eta Usua Lasak euskaratua: Asterixen eta Obelixen urtebetetzea : urrezko liburua.
2010ean Uderzo erretiratu zen, 68 urte komikiari eman ondoren.
2013tik hona Jean-Yves Ferri idazleak eta Didier Conrad ilustratzaileak lau ale plazaratu dituzte:
- 35. Astérix chez les Pictes, 2013 Asterix eta Piktoak[6]
- 36. Le Papyrus de César, 2015 Zesarren papiroa
Sare sozialak eta WikiLeaksen sortzaileak oinarri gisa hartu dute 'El papiro del César' komikiaren 36. edizioko pertsonaietako baterako[7] [8]
- 37.Astérix et la Transitalique, 2017an Maddalen Arzallus ek euskaratuta Asterix Italian[9]
- 38. La Fille de Vercingétorix, 2019 Vertzingetorixen alaba[10]Adrenalina izeneko gazte batek protagonista duen istorioa, genero ikuspegitik bildumaren azken eguneraketa.
Bibliografia
monografiak
- (Gaztelaniaz)Astérix de la A a la Z / ed. Carine Picaud. "Astérix à la BNF!" Erakusketaren katalogoa. Argitaratzailea: Barcelona : Lunwerg, 2015. ISBN: 9788416489015
- (Gaztelaniaz) Astérix y sus amigos : homenaje a Albert Uderzo : sesenta páginas sobre Astérix de treinta y cuatro autores. Argitaratzailea: Barcelona : Salvat, 2007 ISBN: 978-84-345-0642-8
- (Gaztelaniaz) Esteba Zurbrügg, Miquel: Astérix y compañía. Argitaratzailea: Palma de Mallorca : Asociación Cultural del Cómic, 2009. ISBN: 978-84-612-9856-3
- (Gaztelaniaz) Royen, René van, Sunnyva van der Vegt: Astérix y la historia real. Argitaratzailea: Barcelona : Beta, 2000. ISBN: 84-7091-391-3
- (Gaztelaniaz) Royen, René van, Sunnyva van der Vegt: Los viajes de Astérix. Argitaratzailea: Barcelona : Beta, 2003. ISBN: 84-7091-413-8
- Uderzo: bere lagunek marraztua. Koldo Biguri itz. Argitaratzailea: Legutiano (Alava) : Infomart, L.G. 1997. ISBN: 84-92208-27
hemeroteka
- (Gaztelaniaz) Bach, Mauricio: ' Asterix : Mis problemas con las mujeres . Qué leer día a día . ISSN 1136-3916 -- Vol/Nr 54, Año abr. 2001, p. 46-47.
- (Gaztelaniaz) Carballal, Fran : 'Astérix frente a la economía de mercado : Asterix, la residencia de los dioses (Alexandre Astier, Louis Clichy, 2014) . CLIJ. ISSN 0214-4123. -- N. 266 (julio-agosto 2015) p. 58-63
- (Gaztelaniaz) Santo-Tomás, Álvaro: "El universo estético de un clásico". Leer. ISSN 1130-7676. -- N. 150 (marzo 2004), p. 20-21
- (Gaztelaniaz) Suárez, Eduardo: " Astérix : un desternillante choque de civilizaciones ". Leer. ISSN 1130-7676. -- N. 150 (marzo 2004), p. 14-18
Erreferentziak
- (Frantsesez) =. René Goscinnyren jaiotza ziurtagiria , 801. zkia 1926ko abuztuaren 14a, Parisko 5. barrutia, Parisko erregistro zibila.. (Noiz kontsultatua: 2019/04/11).
- (Frantsesez) «René Goscinny» web ofiziala (Noiz kontsultatua: 2019-04-12).
- «Asterixen sortzaileak: René Goscinny» Asterix.com 2019.
- «Albert Uderzo: biografia» buscabiografías.com 2019.
- «Asterixen sortzaileak: Albert Uderzo» Asterix.com 2019.
- «Astérix chez les pictes», el nuevo álbum del héroe galo se publicará en 22 idiomas en el mes de octubre» laespadadetinta.com 2013.
- «Astérix y Obélix se inspiran en Julian Assange: El fundador de WikiLeaks ha alentado uno de los personajes de la 36 edición del cómic 'El papiro del César'» El País 2015-10-12.
- «Astérix y Obélix en la época de Twitter: Ferri y Conrad comienzan a mostrar su personalidad en el volumen número 36 del cómic» El País 2015-10-22.
- «Descubre el nuevo viaje de Astérix y Obélix: Adelantamos la lámina que presenta el 37º álbum de los héroes galos, creado por Jean-Yves Ferri y Didier Conrad» El País 2013.
- «Asterix 38. La Fille de Vercingétorix» Tebeosfera 2019.
- «En octubreAsterix cumple 60 años: René Goscinny» RTVE.es 2019.
Ikus, gainera
- Frantsesezko literatura
- Paristar ezagunen zerrenda
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: René Goscinny |
- (Frantsesez) Egilearen webgunea