René Dumont

René Dumont (Cambrai, 1904ko martxoaren 13a - ibidem, 2001eko ekainaren 18a) frantses agronomia-ingeniaria, soziologoa eta ingurumen-politikaria zen. Paris-Grignon Agronomia Institutuan (Institut National Agronomique Paris-Grignon) irakasle izan zen. NBEko eta FAOko aholkularia eta garapen-bidean dauden herrialdeetako ekonomia-arazoetan aditua zen. Gogor kritikatu izan zuen estatu aberatsek Hirugarren Munduarekiko duten jarrera berekoia. Kubako Iraultzaren ondorengo lehen gobernuaren nekazaritzako aholkulari izan zen. Txinako, Mexikoko eta, batez ere, Afrikako nekazaritza-arazoak ondo ezagutzen zituen. Liburu asko zituen herrialde horietako ekonomiari eta nekazaritzari buruz idatziak. Horietako bat, L’Afrique noire est mal partie (1962).

René Dumont
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRené Fernand Dumont
JaiotzaCambrai, 1904ko martxoaren 13a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaFontenay-sous-Bois, 2001eko ekainaren 18a (97 urte)
Hezkuntza
HeziketaHenrike IV.a lizeoa
Institut national agronomique (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Marc Dufumier (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksoziologoa, agronomoa, professeur des universités (en) Itzuli, ekintzaile ekologista eta ingeniaria
Enplegatzailea(k)École nationale d'administration
École pratique des hautes études
Institut national agronomique (en) Itzuli  (1933 -  1974)
Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua  (1946 -  1966)
Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne  (1958 -  1975)
Jasotako sariak
MugimenduaEkologismoa
sozialismoa
Third-Worldism (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaBerdeak

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.