René Barjavel
René Barjavel (Nyons, Frantzia, 1911ko urtarrilaren 24a - Paris, Frantzia, 1985eko azaroaren 24a) frantses idazlea izan zen.
René Barjavel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | René Henri Gustave Barjavel |
Jaiotza | Nyons, 1911ko urtarrilaren 24a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 14. barrutia, 1985eko azaroaren 24a (74 urte) |
Hobiratze lekua | Bellecombe-Tarendol |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, eleberrigilea, gidoilaria, literatura-kritikaria eta zientzia-fikzio idazlea |
Lantokia(k) | Frantzia |
Enplegatzailea(k) | Le Journal du Dimanche (en) Je suis partout (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Zientzia fikzioaren maisutzat hartzen da. Idazle profesional gisa aritu aurretik, kazetari gisa lan egin zuen. Eleberriak eta antzerkiak idatzi zituen batez ere. Lehenengo eleberria Ravage (1943) izan zuen, teknologiaren zibilizazioaren beheraldiaz eta naturaren hurbileko bizimoduaz hitz egiten duena. Horrez gainera idatzi zituen: Le Voyageur imprudent (1944, Bidaiari zoroa), denboran aurrera egiten duen makina bati buruzkoa; Tarendol (1944), Le Diable l'emporte (1946, Deabruak eramaten du), Colomb de la lune (1962, Ilargiko Kolon), La Nuit des temps (1968, Denboretako gaua), Le Grand Secret (1973, Sekretu handia). Antiutopiaren tradizio moralista frantsesarekin bat eginik, gerra aurreko zientzia fikzioa apurtu zuen.
Filmografia aukeratua
- Le Retour de don Camillo (1953)
- Femmes d'un été (1958)
- Chair de poule (1963)
Literatura-lanak
- Colette à la découverte de l'amour (1934)
- Roland, le chevalier plus fort que le lion (1942)
- Ravage (1943)
- Le Voyageur imprudent (1944)
- Cinéma total (1944)
- Tarendol (1946)
- Le diable l'emporte (1948)
- Journal d'un homme simple (1951)
- Colomb de la lune (1962)
- La Faim du tigre (1966)
- La Nuit des temps (1968)
- Les Chemins de Katmandou (1969)
- Les Années de la lune (1972)
- Le grand secret (1973)
- Les Dames à la licorne (1974)
- Le Prince blessé (1974)
- Brigitte Bardot amie des animaux (1974)
- Les Années de la liberté (1975)
- Les Années de l'homme (1976)
- Si j'étais Dieu ... (1976)
- Les Jours du monde (1977)
- Les Fleurs, l'Amour, la Vie (1978)
- Lettre ouverte aux vivants qui veulent le rester (1978)
- Une rose au paradis (1981)
- La Charrette bleue (1981)
- La Tempête (1982)
- L'Enchanteur (1984)
- La Peau de César (1985)
- Demain le paradis, (1986) (bukatu gabea, hil ondoren argitaratua)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-09-01 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.