Ren
Ren, Antzinako Egiptoko mitologiari dagokionez, pertsona baten izena da, gizakiaren osagai izpiritualetako bat.
Ren hitza osatzen duen hieroglifoa, aho baten zeinua "R" eta uhin bat da "N". Hieroglifo honek, sinbolismo handia duela nahiko argi dagoela dirudien arren, ez da bere esanahia argitu, soilik fonetikoa izan daitekeena.
Ren, pertsona batek jaiotzean jasotzen zuen izena zen, baina aldatzen zihoana pertsona hori eboluzionatzen zihoan heinean, honela titulu berriak jasoz. Sarri, Renaren luzapena edo aldaketa, ohore ekintza bat zen, non, pertsonak, egindako zerbaitegatik edo gizarte baldintzaren batengatik onarpena jaso zezakeen.
Rena, pertsona bakoitzarentzako izen bakarra zen, gizakiak hor jarrai zezan ahalbidetzen zuena; hau, bere rena esaten zen bitartean, ez zela hiltzen uste baitzen, hau da, hildakoaren izena ahaztua ez zen bitartean. Honek, faraoiek eta eragin handiko beste pertsonaia batzuk, euren izena mantentzeko ahalegin handi horiek egitearen zergatia azaltzen du, behin eta berriz, eraikitzen zituzten monumentu, hilobi, dokumentuetan idatziz, eta, azaltzen du, baita ere, zergatik damnatio memoriaea zen hain zigor gogorra eurentzat.
Honela, Arnasen Liburuko zati batek, Hilen Liburutik datorren narrazio bat, izenak bizirik jarrai dezan jarraitu beharreko arau zehatzak ditu. Izenen batzuk, Akenaton faraoiarena kasu, inolako arrastorik utzi gabe ezabatuak izan ziren faraoia hil ondoren, faraoiak berak idatzi zuen toki guztietatik, arrazoiren batengatik, pertsona hauek Estatuaren etsaitzat hartuak izan baitziren, eta, beraz, ahaztearekin zigortzea merezi zutenak.
Hieroglifo idazkeran erabilitako kartutxoak, bere barnean idatzitako izena inguratzen duen soka baten irudikapen eskematikoak dira, betierekotasun osorako babestuz, irakurketan akatsik ez egiteko ere balio zuen, izena non hasi eta amaitzen den adieraziz.
Antzinako egiptoarrentzako, honako hauek ziren giza izpirituaren osagaiak: Ib, Ka, Ba, Aj, Ren eta Sheut