Remo Bertoni
Remo Bertoni (Giubiano, 1909ko ekainaren 21a - Milan, 1973ko irailaren 18) italiar txirrindulari ohia zen. 1929tik 1939ra izan zen profesionala. Garaipen gutxi izan zituen baina behin baino gehiagotan izan zen bigarren lasterketa garrantzitsuetan. Hala nola, 1932ko munduko txapelketan eta 1932 eta 1933ko Italiako txapelketetan. Hiru aldiz izan zen lehenengo hamarren artean Italiako Giroan.
Remo Bertoni | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Varese, 1909ko ekainaren 21a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1909ko ekainaren 21a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1973ko irailaren 18a) |
Heriotza | Milan, 1973ko irailaren 18a (64 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Palmaresa
1931
- Campaniako Giroko bi etapa.
- Bendoniko Sari Nagusia.
- Masnagoko Sari Nagusia.
1932
- 3. Italiako Giroan eta etapa bat.
- Firenze-Erroma.
- Treviso-Monte Grappa.
1933
- Pistoia-Prunetta.
1934
- Italiako Giroko mendiko sailkapena.
- Castellanza-Macugnaga.
- Cittiglio-Leffe.
1938
- Vittoria Kopa.
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.