Romulo eta Remo

Romulo eta Remo[1] bikiak Marte gerraren jainkoaren semeak dira. Romulo, Erromako fundatzaile eta lehen errege mitologikoa izan zen. Kondairaren arabera, Amuliok, Alba Longa hiriko erregea izateko nahian, Numitor, bikien aitona eta benetako erregea, hiritik bota zuen. Romulo eta Remo, haztean aitonaren postua eskatu ez zezaten, hiltzea erabaki zuen Amuliok. Hala ere, bikiak hil behar zituen morroiak sehaska batean jarrita, ibaian utzi zituen. Tiberinok, ibaiko jainkoak salbatu zituen bikiak, eta Palatino muinoko otseme batek bularra eman zien. Faustulok, Amulioren artzain batek, Romulo eta Remo aurkitu eta etxeratu zituen.

Otsemea bikiei titia ematen ari zaiela.

Garai eta indartsu hazi ziren bikiak, eta Faustulok haren leinu noblearen berri eman zien. Amulio eta Alba Longa eraso egindakoan, aitona kokatu zuten errege. Beste hiri bateko erregeak izan nahi zuten haiek.

Palatino muinora heldu zirenean, Romulok esan zuen hor fundatu behar zutela haien hiri berria. Remok, ordea, Aventino muinoa hobesten zuen. Erabakitzeko, jainkoen borondateari men egitea deliberatu zuten. Plutarkoren arabera, Remok sei bele ikusi zituen, eta Romulok, hamabi. Romulo idi pare baten bitartez hiriko mugak markatzen ari zela, Remok, jeloskor, madarikatu zuen hiria. Romulok bikia hil zuen.

Bere omenez, Erroma deitu zion hiri horri, eta lehen errege bihurtu zen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.