Remigio Gandasegi

Remigio Gandasegi Gorrotxategi edo —bere garaiko euskal prentsan idazten zen bezala— Gandasegi ta Gorrotxategi'taŕ Eŕemigi[1] (Galdakao, Bizkaia, 1871ko urtarrilaren 5a[2] - Valladolid, Espainia, 1937ko maiatzaren 17a[2]) 1905 eta 1937 bitartean Ciudad Realgo, Segoviako eta Valladolideko gotzain-aulkietatik igaro zen euskal artzapezpikua zen.

Remigio Gandasegi


Kontsultarako Biltzar Nazionaleko kidea

1927ko urriaren 10a - 1930eko otsailaren 15a
Roman Catholic Archbishop of Valladolid (en) Itzuli

1920ko apirilaren 22a - 1937ko maiatzaren 16a
José Cos y Macho (en) Itzuli - Antonio García y García (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Valladolid (en) Itzuli
Roman Catholic Bishop of Segovia (en) Itzuli

1914ko maiatzaren 28a - 1920ko apirilaren 22a
Julián Miranda Bistuer (en) Itzuli - Manuel de Castro Alonso (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Segovia (en) Itzuli
Titular Bishop of Dora (en) Itzuli

1905eko martxoaren 27a - 1914ko maiatzaren 28a
Elizbarrutia: Titular see of Dora (en) Itzuli
5. prelate of Ciudad Real (en) Itzuli

1905eko martxoaren 27a - 1914ko maiatzaren 28a
Casimiro Piñera y Naredo (en) Itzuli - Francisco Javier de Irastorza Loinaz (en) Itzuli
Elizbarrutia: Prelature of Ciudad Real (en) Itzuli

Erresumako senataria

Bizitza
JaiotzaGaldakao, 1871ko urtarrilaren 5a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaValladolid, 1937ko maiatzaren 16a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, politikaria eta apezpiku katolikoa
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

1893an apaiztu zen Gasteizko apaizgaitegian. 1905ean Dorako apezpiku titular eta ordena militarren priore izendatu zuten. 1914an Segoviako elizbarrutiko apezpiku izendatu zuten. 1920an Valladolideko artxidiozesiko artzapezpiku izendatu zuten.

1936ko uztaileko Espainiako estatu-kolpeak Donostiako San Ignazio Klinikan harrapatu zuen eta CNTko kideek eraman zuten atxilo. 55 eguneko gatibualdiaren ondoren, Pello eta Andres Maria Irujo anaiek eta Alberto Onaindia kalonjeak Remigio askatu zuten, Jesus Eskauriatza komandante anarkistaren laguntzarekin.

1937ko maiatzaren 17an hil zen arrazoi naturalengatik Valladoliden.

Bere omenez, Bilboko Santutxu auzoan, kale batek bere izena darama, Remigio Gandasegi monseñorea hain zuzen ere.[3] Hor egon zen Karmelo ikastolaren zati bat 1978tik 2014ra arte.[4]

Erreferentziak

  1. «Gandasegi'ren eriotza» Eguna (Bilbo) (119. alea) 1937-05-21 (Noiz kontsultatua: 2017-02-05).
  2. (Gaztelaniaz) Estornes Zubizarreta, Idoia. «Remigio Gandasegui Gorrochategui» Auñamendi Eusko Entziklopedia. http://www.euskomedia.org/aunamendi/60519(Noiz kontsultatua: 2017-02-05).
  3. «calle remigio gandasegi - Google Bilaketa» www.google.es (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).
  4. «Karmelo Ikastola IPI - Nondik gatozen» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-14).


Aurrekoa
Casimiro Piñera y Naredo
Dorako apezpiku titularra eta ordena militarren priorea
1914 1920
Ondorengoa
Francisco Javier Irastortza Loinatz
Aurrekoa
Julián Miranda Bistuer
Segoviako elizbarrutia
1914 1920
Ondorengoa
Manuel de Castro Alonso
Aurrekoa
José María Cos y Macho
Valladolideko artzapezpikua
1920 1937
Ondorengoa
Antonio García y García
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.