Remei Margarit i Tayà

Remei Margarit i Tayà (Sitges1935eko abenduaren 25a - Bartzelona2023ko urriaren 12a) psikologoa, kantautorea, irakaslea eta idazlea izan zen; Nova Cançó mugimenduan parte hartu zuen[1] eta Els Setze Jutges kantari taldea sortu zuen 1961ean, Josep Maria Espinàs eta Miquel Porter i Moixekin batera, Lluís Serrahimak ere bultzatuta. Kantautore gisa bi disko grabatu zituen bere abestiekin[2].

Remei Margarit i Tayà
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRemei Margarit i Tayà
JaiotzaSitges, 1935eko abenduaren 25a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona, 2023ko urriaren 12a (87 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Lluís Serrahima i Villavecchia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, psikologoa eta musikaria
Jasotako sariak
KidetzaEls Setze Jutges

Irakasle eta dokumentalista lanetan aritu zen, editore lanak egin zituen, noizean behin zutabeak idatzi zituen Diari de Barcelona, ​La Vanguardia edo El País egunkarietan eta literatura ere landu zuen: poesia, narrazioa eta saiakera argitaratu zituen.

2007an, kolektiboki, Ohorezko Domina jaso zuen -urrezko kategorian- Kataluniako Parlamentuak emana, ELs Setze Jutges taldeko kide eta sortzaile gisa egindako lanagatik[3].

Argitaratutako liburuak

  • Narratiba laburra:
    • Aquells temps, aquells amors. Premià de Mar: El Clavell, 2001
  • Eleberria:
    • Estimat John. Bartzelona: Columna, 1992 (Premis Literaris Ciutat de Badalona)
    • El viatge. Premià de Mar: El Clavell, 1999
    • La confidència. Lleida: Pagès, 2006[4]
  • Poesia:
    • De la soledat i el desig. Barcelona: Ed. 62, 1988
  • Prosa eta saiakera:
    • Acerca de la mujer (2002)
    • La capsa dels fils. Coses del viure (2013)
    • La gota de agua del colibrí (recull d'articles periodístics, 2020)

Diskografia

  • Remei Margarit canta les seves cançons (EP, Edigsa, 1962)[5]
  • La violoncel·lista (EP, Edigsa, 1964)

Erreferentziak

  1. (Katalanez) AVUI.cat. (2023-10-13). «Els inicis de la Cançó - 27 set 2007» El Punt Avui (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  2. «Remei Margarit i Tayà | enciclopedia.cat» www.enciclopedia.cat (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  3. (Katalanez) Enderrock.cat. «Els Setze Jutges reben la medalla d'honor del Parlament de Catalunya | Enderrock.cat» www.enderrock.cat (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
  4. Piñol, Rosa. (23 juny 2006). Frágiles sentimientos. La Vanguardia.
  5. L'Oriol, del disc "Canta les seves cançons" (Remei Margarit). Viasona.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.