Remedios Sanchez

Remedios Sánchez García (Bartzelona, Katalunia, 1975eko abenduaren 4a) bartzelonar idazlea, literatura-kritikaria, ikertzailea, irakaslea eta Literaturaren Didaktikako katedraduna Granadako Unibertsitatean. Poesia garaikidearen ikertzailea gaztelaniaz. Kordobako Zientzia, Letra Eder eta Arte Nobleen Errege Akademiako akademikoa.[1][2]

Remedios Sanchez

Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1975 (48/49 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakliteraturan aditua, unibertsitateko irakaslea eta literatura historialaria

Ibilbidea

Alboxen bizi izan zen haurtzaroan, eta, geroago, Granadara joan zen. Granadan Filologia Hispanikoa ikasi zuen. Era berean, doktoretza egin zuen tesi honekin: La condición de la mujer en el intelectualismo liberal del siglo XIX: La mujer escrita en las novelas de Juan Valera/ Emakumearen egoera XIX. mendeko intelektual liberalean: Emakumea Juan Valeraren eleberrietan idatzia.[3]

Remedios Sánchez, Filologia Hispanikoan lizentziatua eta doktorea da, Granadako Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Departamentuko poesia aplikatuan katedradun espezialista.[4] Irakaskuntzan irakasle gonbidatu ikertzailea izan da, besteak beste, Oxford, Bolonia, Padua, Florida, Cambridge eta La Sapienza unibertsitateetan.

Irakasle

Gero Literaturaren Didaktika Sailean sartu zen. Remedios Sánchezek doktoretza-tesiak zuzendu ditu, ikastaroak eta argitalpenak koordinatu ditu, eta udako hitzaldiak eman eta mintegiak koordinatu ditu zenbait unibertsitatetan, hala nola Menéndez Pelayo Unibertsitatean eta, bereziki, literatura garaikideari buruzko Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatean,[5] adibidez: Los poetas del Siglo XXI. Joven poesía española en la era digital./ XXI. mendeko poetak. Espainiako poesia gaztea aro digitalean.[6]

Literaturari buruzko kongresuetan parte hartu du, bai nazionaletan bai nazioartekoetan.[7] Palabra heredada en el tiempo. Estéticas y tendencias en la poesía española contemporánea (1980-2015)/ Denboran heredatutako Hitza proiektuari buruz. Estetika eta joerak Espainiako poesia garaikidean (1980-2015) esan dezakegu bere helburuetako bat lan plural baten edizioa izan zela, joera poetiko guztiak islatuz eta non Espainia, Latinoamerika eta Estatu Batuetako 35 egile eta espezialistak parte hartu zuten. Sánchezek koordinatutako lan hau AKAL argitaletxeak argitaratu zuen, eta bertan izan ziren Granadan elkartu ziren egileak: Jorge Galán, Luis García Montero, Luis Antonio de Villena, Antonio Hernández, Olvido García Valdés, Jorge Riechmann, Teresa Gómez Gómez, Antonio Jiménez Millán, Juan García Única, Ricardo Bellveser, Antonio Garrido Moraga, Javier Bozalongo, Antonio Orihuela, Manuel Gahete Jurado, Antonio Enrique, Mariluz Escribano, Manuel Rico, Alí Calderón, Allen Josephs, Fernando Valverde, Raquel Lanseros, Pablo García Casado, Sergio Arlandis, José Cabrera Martos, Alicia Aza, Juan Carlos Abril, Daniel Rodríguez Moya, Pedro Larrea, Francisco Morales Lomas, José Sarria eta Juan José Téllez Rubio. [8]

Kongresu horretan Remedios Sánchezek poesiaren egoerari buruzko iritzia eman zuen:

Poesia ona bakarra da, irakurleari interesatzen zaiona, liskarrak gorabehera. Badira autore baliotsuak iraganeko eta oraingo joera estetiko guztietan, 80ko hamarkadatik hona, eta horren isla da kongresu hau.[8]

Irakaskuntza bere ikerketaren parte da eta Ana María Ramos Garcíarekin koordinatutako argitalpenean nabarmendu zuen: Compromiso docente y realidad educativa Retos para el maestro del siglo XXI/ Irakaskuntza konpromisoa eta hezkuntza errealitatea XXI. mendeko irakaslearentzat. [9]

Ikertzaile

Haren ikerketak XXI. mendeko eleberrigintzari eta 1927tik aurrera idatzitako espainiar poesiari buruzkoak izan dira, batez ere, kanon patriarkalak ikusezin bihurtutako espainiar poetei buruzkoak. Gai horretan aditu handienetako bat da Espainian. Bulletin Hispanique, Bulletin of Spanish Studies, Inssula eta Cuadernos Hispanoamericanos bezalako aldizkari espezializatu nagusietan hainbat artikulu argitaratu ditu.[10]

Hizkuntzaren eta Literaturaren Ikerketa Didaktikorako Taldeko kidea da eta Literatura del canon aplicada al aula lerroaren arduraduna.

Andaluziako Prentsa Fundazioko Kazetaritza Ikasketen Zentroko Ikerketa Gelako koordinatzailea izan zen.[11]

2022an Mariluz Escribanoren Poesia Osoa argitaratu zuen Cátedra argitaletxearen "Letras Hispánicas" bilduman.

Bestelako jarduerak

  • 2017an, Kordobako Zientzia, Letra Eder eta Arte Nobleen Errege Akademiako akademiko izendatu zuten. Akademiko gisa aurkeztu zuen hitzaldia izenburu honekin eman zuen: Narratzailearen eginkizuna don Juan Valeraren eleberrietan./ El caso del ‘amigo’ don Juan Fresco /‘ Narratzailearen Lagun’ Juan Fresko kasua[1].
  • Espainiako Idazleen Elkargoko Elkarteko (ACE) presidenteordea izan da 2015 eta 2019 bitartean, eta gaur egun Andaluziako Autonomia Erkidegoko kontseilaria eta presidenteordea da.
  • 2022ko martxotik, Andaluziako Idazle eta Literatura Kritikarien Elkarteko (AAECL) presidentea da, 2014az geroztik kolektiboaren idazkari nagusia izan ondoren. Halaber, Sanchez emakumeek idatzitako Andaluziako poesian aditua da. Zehazki, Mariluz Escribano bezalako ezinbesteko autoreen erreskatea izan da haren lana, konkordia zibilaren eta adiskidetzearen poeta handi gisa definitu baitu. Era berean, Elena Martín Vivaldi, Juana Castro Muñoz, Raquel Lanseros eta Julia Ucedari buruzko lanak bereziki onartuak eta baloratuak dira.
  • Andaluziako Rodríguez-Acosta Fundazio Publikoko patronatuko kidea da, Kultura eta Ondare Historikoaren Sailaren mende dagoena.[12]
  • Halaber, Granadako Nazioarteko Poesia Jaialdiko zuzendarikidea da, Espainiako literatura ekitaldirik garrantzitsuenetakoa.[13]

Idazlea

Idazle eta poesia garaikideko espezialista gisa, argitalpen askoren egile, editore eta koordinatzaile gisa parte hartu du.[14][15]

Liburuak

Egilea

  • Así que pasen treinta años: Historia interna de la poesía española contemporánea 1950-2017. (2018)
  • Nuevas poéticas y redes sociales: Joven poesía española en la era digital. (2018)
  • Mi nombre es Federico: entre los juncos y la baja tarde ¡qué raro que me llame Federico!. (2015)
  • Humanismo solidario: poesía y compromiso en la sociedad contemporánea. (2014)
  • Juan Valera en la encrucijada: pensamiento, estética e ideología en la literatura del siglo XIX. (2013)
  • Medios de comunicación en el aula. Enfoques y perspectivas de trabajo. (2012)
  • Valera, ingenio y mujer, el imaginario femenino en las novelas de Juan Valera. (2009)
  • Las actitudes de las escritoras ante el intelectualismo inmovilista del Siglo XIX: Emilia Pardo Bazán frente a Carolina Coronado. (2006)
  • La condición de la mujer en el intelectualismo liberal del siglo XIX. (2005)

Egilekidea, editorea eta koordinatzailea:

  • Así que pasen treinta años: Historia interna de la poesía española. (2018)
  • El canon abierto: última poesía en español (1970-1985); Remedios Sánchez García; selección de poemas de Anthony L. Geist;(2015)
  • La construcción de la identidad pedagógica española: entre la Institución Libre de Enseñanza y las Escuelas del Ave María. (koord.) (2015)
  • También se muere el mar: Variaciones sobre el universo lorquiano; Juan Carlos Abril & Remedios Sánchez Garcíaren edizioa. (2014)
  • Nuevas poéticas y redes sociales: Joven poesía española en la era digital. (2012)
  • Variaciones sobre la lluvia (antología de la poesía de Elena Martín Vivaldi). Editorekidea. (2012)

Aldizkariak

Remedios Sánchez zientzia-argitalpenen eta literaturaren kritikaren ohiko kolaboratzailea izan da, bai zuzendaritza lanetan, bai artikulu zientifiko edo zutabegile hauetan:[16]

  • Poéticas. Literatur ikasketen aldizkariaren zuzendaria.
  • Entre Ríos arte eta letren aldizkariaren zuzendari albokoa.
  • Elvira. Ikasketa filologikoen aldizkariaren zuzendaria, 2001ean sortu zenetik.
  • Humanitas.
  • Moenia. Literatura eta Hizkuntzalaritzari buruzko luxuzko aldizkaria.
  • Bulletin Hispanique.
  • Bulletin of Hispanic Studies.
  • Analecta Malacitana.
  • Álabe. Irakurketari eta idazketari buruzko ikerketa-aldizkaria.
  • Cuadernos Hispanoamericanos.
  • Ikasketa filologikoen urtekaria.
  • Hispania.
  • Ideal egunkariko zutabegile finkoa 2002tik eta Zenda egunkarikoa 2020tik.

Sariak eta aintzatespenak

  • Valera saria 2001ean, Juan Valera en la encrucijada. Pensamiento, estética e ideología en la Literatura del siglo XIX lanarekin  
  • CGAren VII. Kazetaritza Artikuluen Saria. 2008[11]

Erreferentziak

  1. «REMEDIOS SÁNCHEZ, VICEPRESIDENTA DE ACE ANDALUCÍA, SERÁ NOMBRADA ACADÉMICA DE LA REAL ACADEMIA DE CIENCIAS, BELLAS LETRAS Y NOBLES ARTES DE CÓRDOBA» www.aceandalucia.org.
  2. Humanismo Solidario. Remedios Sánchez García. .
  3. Sánchez García, María Remedios. (2005). «”La condición de la mujer en el intelectualismo liberal del siglo XIX: La mujer escrita en las novelas de Juan Valera”.» Tesis Doctoral (Universidad de Granada).
  4. «UGR Investiga > | Universidad de Granada» investigacion.ugr.es.
  5. «CURSO DE LA UNIVERSIDAD INTERNACIONAL DE ANDALUCÍA DE NOVELA ACTUAL DONDE HA PARTICIPADO LA ASOCIACIÓN ANDALUZA DE ESCRITORES Y CRÍTICOS LITERARIOS» criticosliterariosandaluces.es.
  6. CURSOS DE VERANO UNIA 2016. .
  7. El español como puente de encuentro literario entre España y el Magreb.. .
  8. «Un congreso reúne en Granada a todas las tendencias y estéticas de la poesía contemporánea española | El Independiente de Granada» www.elindependientedegranada.es.
  9. Compromiso docente y realidad educativa. Retos para el maestro del siglo XXI. EDITORIAL SÍNTESIS, S. A ISBN 978-84-975681-2-8..
  10. «Remedios Sánchez García – Editorial Comares» www.comares.com.
  11. «REMEDIOS SÁNCHEZ, ALMERIENSE AFINCADA EN GRANADA, GANA EL CONCURSO DE ARTÍCULOS DE LOS GESTORES ADMINISTRATIVOS» Asociación de la Prensa de Almería.
  12. Press, Europa. (28 de junio de 2019). «Remedios Sánchez y Miguel Luis López-Guadalupe, nuevos patronos de la Fundación Rodríguez-Acosta» www.europapress.es.
  13. admin-fip. «Conoce a los directores del Festival» FIP Granada.
  14. Cervantes, Biblioteca Virtual Miguel de. «Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes» Biblioteca Virtual Miguel de Cervantes.
  15. «Sánchez García, Remedios» datos.bne.es.
  16. «Centro Andaluz de las Letras» www.juntadeandalucia.es.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.