Rembrandt Peale
Rembrandt Peale (Bucks konderria, Pennsylvania, 1778ko otsailaren 22a - Filadelfia, 1860ko urriaren 3a) estatubatuar margolaria izan zen.
Rembrandt Peale | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bucks konderria (Pennsylvania) eta Pennsylvania, 1778ko otsailaren 22a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Filadelfia, 1860ko urriaren 3a (82 urte) |
Hobiratze lekua | The Woodlands (en) ![]() |
Familia | |
Aita | Charles Wilson Peale |
Ama | Rachel Brewer Peale |
Ezkontidea(k) | Harriet Cany Peale (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eduki-editorea, grabatzailea eta idazlea |
Lantokia(k) | Paris Londres Baltimore Boston New York Charleston eta Washington |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | neoklasizismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
![]() ![]() | |
![]() |
Charles Wilson Peale margolariaren hirugarren semea izan zen. Rembrandt zortzi urterekin hasi zen margotzen, aitak irakatsita. 17 urterekin George Washingtonen erretratua margotu zuen, eta 1822an New Yorkera joan ondoren, 1832an AEBetako Kongresua erosi zuen presidentearen erretratu bat egin zuen. 1826an Diseinuaren Akademia Nazionala sortzen lagundu zuen New Yorken.
Behin baino gehiagotan joan zen Europara artea ikastera. Parisen egon zen 1808an eta 1809-1810ean. Jacques-Louis Daviden lanak ikasi ondoren neoklasiko estiloa hartu zuen. Alexander von Humboldten, Joseph Louis Gay-Lussacen eta François André Michauxen erretratuak margotu zituen Filadelfiara itzuli aurretik. 1814an museo bat ireki zuen Baltimoren bere lanak erakusteko.
600 erretratu baino gehiago egin zituen, tartean bere garaiko pertsonaia nabarmenenak.
Iruditegia
- George Washington (1795–1823)
- Working Sketch of the Mastodon (1801)
- Thomas Jefferson (1800)
- Samuel Fisher Bradford (1803–1808)
- Albert Gallatin (1805)
- Margaret Irvine Miller (1805)
- William Short (1806)
- Henry Robinson (1806–1808)
- Rubens Peale (1807)
- Alida Livingston Armstrong eta alaba (c. 1810)
- The Roman Daughter (1811)
- Rembrandt Peale, Rubens Peale with a Geranium (1801)
- Taylor familiaren umea (1812)
- William Henry Harrison (1814)
- Jacob Gerard Koch (ca. 1817)
- Jane Griffith Koch (ca. 1817)
- General Samuel Smith (ca. 1817)
- Rosalba Carriera Peale (1820), Smithsonian American Art Museum
- Edward Shippen Burd of Philadelphia (ca. 1806–1808)
- Charles Mathews (ca. 1822)
- DeWitt Clinton (ca. 1823)
- Washington Before Yorktown (1823)
- Michelangelo eta Emma Clara Peale (1826)
- (Eleanor and Rosalba Carriera Peale ahizpak) (1826)
- Dr. David Hosack (1826)
- Horace H. Hayden (1829)
- Raja Rammohan Roy (1833)
- John C. Calhoun (1834)
- Caroline Louisa Pratt Bartlett (1836)
- Girl at a Window (Rosalba Peale) (1846)
- Niagara Falls (1849)
- Richard Colgate Dale Jr eta Elizabeth Woodruff Dale (1857)