Rekaredo I.a
Rekaredo I.a[1] (gotikoz: Reikaraids, latinez: Reccaredus; ?-601eko abenduaren 21a) bisigodoen erregea izan zen, Leovigildoren semea. Rekaredok frankoen aurkako gerra egin zuen 590 urtean. Liuva II.a bere semea, erregea ere izan zen. Rekaredok Toledoko III. kontzilioan katolizismora aldatu zen bere erlijioa.
Rekaredo I.a | |||
---|---|---|---|
586 - 601 ← Leovigildo - Liuva II.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sevilla, 559 | ||
Herrialdea | Bisigodoen Erresuma | ||
Heriotza | Toledo, 601eko abenduaren 21a (41/42 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Leovigildo | ||
Ezkontidea(k) | Baddo (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | subiranoa |
Rekaredok erlijio-batasuna lortu nahi zuen, bisigodoak ariotarrak baitziren eta hispaniar-erromatarrak, katolikoak. 589an, Rekaredo, noble gehienekin batera katoliko bihurtu eta ondorioz, gero eta botere handiagoa zuen Eliza katolikoaren babesa lortu zuen. Hortik aurrera, Elizak legitimatuko zuen monarkia.
Rekaredoren fede-aldaketa
« | Rekaredo, bere erregealdiaren lehen urteko hamargarren hilean, katoliko bihurtu zen, Jainkoaren laguntzaz. Arriotarren sektako apaizak ere katolizismora aldatu zituen, elkarrizketa zuhurraren bidez eta ez indarrez, ete godoen eta sueboen herriak Eliza kristauaren batasunera eta bakera bildu zituen berriro. Ariotarren sekta, kristau-dogmara aldatu zen, Jainkoaren graziaz (...). Rekaredo erregeak lasai itzuli zituen aurrekoek eta fiskora agregatuek lapurtutako ondasunak. Horrez gain, elizak eta monasterioak sortu, eta dohaintzak eman zizkien.
Sunna gotzaina, Segga eta beste zenbait ariotar tirano bihurtu nahian zebiltzala harrapatu eta zigortu egin zituzten. Sunna erbesteratu egin zuten. Seggari, berriz, eskuak ebaki zizkioten eta Galiziara erbesteratu zuten. |
» |
—Isidoro Sibiliakoa, "Regibus Gothorumen historia", VII. mendea |
Erreferentziak
Aurrekoa Leovigildo |
Bisigodoen erregea Rex Visigothorum 586-601 |
Ondorengoa Liuva II.a |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rekaredo I.a |
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |