Reka etxeko garaia
Reka etxeko garaia Nafarroa Garaiko Hiriberrin dagoen garai bat da, izen bereko etxearen alboan kokatua. Nafarroako kultura ondasun izendatua dago.
Reka etxeko garaia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Erreka etxeko garaiaren irudia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Hiriberri |
Koordenatuak | 42°57′N 1°14′W |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0008239 |
Herrira errepidetik sartzean ageri den lehenengo garaia da. 1995ean zaharberritu berritu zuten.[1] Garai guztietatik honek du teilaturik pikoena. Hiriberriko garai guztiek bezala (Hiriberri itsas mailatik oso altu dagoen eta eguraldi zorrotza duen herria izanik), hegalkina oso txikia da lau hormetan, eta ez dirudi aurrealdean handiagoa izanen zuenik. Behealdea trasteleku gisa erabiltzen da. Ganbara, atalak ez baditu ere (langet puska batzuk baino ez daude), aleak gordetzeko erabiltzen da.
Ikus gainera
- Euskal Herriko garaiak
- Nafarroako kultura ondasunak
Erreferentziak
- Los horreos de Aezkoa, turismoabaurrea.blogspot.com
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.