Reinhard Keiser
Reinhard Keiser (Teuchern, Saxonia-Anhalt, 1674ko urtarrilaren 9a - Hanburgo, 1739ko irailaren 12a) alemaniar musikagilea, opera-idazlea, XVII. mendeko barroko estilotik XVIII. mendeko rokoko estilora doan musika egin zuena. Lehenbizi musikako maisu izan zen Leipzigen, gero opera-zuzendari Hanburgon, eta han bizi izan zen bere bizitzako parterik handienean. 120 operatik gora idatzi zituen, mitologian, historian edo herri-kontakizunetan oinarriturik. Johann Mattheson eta G.P. Telemannekin batera, alemaniar opera barrokoaren nortasuna finkatu zuen. Elizako musika ere idatzi zuen: salmoak, pasioak, oratorioak…
Reinhard Keiser | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Teuchern (en) , 1674ko urtarrilaren 9a | ||
Herrialdea | Alemania | ||
Heriotza | Hanburgo, 1739ko irailaren 12a (65 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Thomasschule zu Leipzig (en) | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Irakaslea(k) | Johann Schelle (en) Johann Kuhnau (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | musikagilea | ||
Mugimendua | Barrokoa | ||
Genero artistikoa | opera musika klasikoa | ||
reinhard-keiser-verein.de | |||
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.