Reinaldo Arenas

Reinaldo Arenas Fuentes (Aguas Claras, Kuba, 1943ko uztailaren 16a - New York, AEB, 1990eko abenduaren 7a) gaztelaniaz idatzi zuen idazle kubatarra izan zen: nobelagile, poeta eta antzerki idazlea.

Reinaldo Arenas
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakReinaldo Arenas Fuentes
JaiotzaAguas Claras (en) Itzuli, 1943ko uztailaren 16a
Herrialdea Kuba
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaNew York, 1990eko abenduaren 7a (47 urte)
Heriotza moduasuizidioa: droga-gaindosia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, antzerkigilea, liburuzaina eta eleberrigilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

IMDB: nm0034297 Find a Grave: 10178744 Edit the value on Wikidata

Biografia

Arenas nekazari-ingurunean jaio zen, Oriente probintzian, baina familia laster jarri zen bizitzen Holguín hirian. Gaztetan Fulgencio Batistaren diktaduraren kontra agertu zen, eta altxamendu eta iraultza kubatarrean parte hartu zuen horregatik[1].

Idazteari 13 urterekin ekin zion, eta Virgilio Piñera eta Jose Lezama Lima izan zituen maisu. Argitaratzen hasi orduko jasan zuen Alderdi Komunistaren zentsura ("El mundo alucinante" liburuagatik). Kuban homosexualitatea zigortzen zen garai batean, aginteak jazarria izan zen Arenas.

1973an, kontrairaultzaile izatea egotzita giltzapetu egin zuten. Askatu ondoren, Kubatik ihes egiten saiatu zen, bai pneumatiko baten gainean, bai Guantanamotik, non ia-ia metrailatuta hil zuten.

1980an, pasaporte faltsu bat lortu eta Kubatik ihes egin zuen. Kubako orduko erbesteratu gehienek bezala, AEBetako Floridan, Miami hirian, jarri zen bizitzan. Hala ere, intelektual ugarik ez zioten kasu egin; segituan ohartu zen Miamin dirurik gabeko erbesteratu bat hutsaren hurrengoa besterik ez zela.

Alde batetik bestera ibili eta gero, 1990ko abenduaren 7an, New York hirian "Antes que anochezca" autobiografia idatzi eta egun gutxitara, bere buruaz beste egin zuen. Liburu horretan dago oinarritua Before Night Falls 2000. urteko filma.

Idazlanak

Eleberriak

  • 1967: Celestino antes del alba
  • 1969: El mundo alucinante
  • 1980: El palacio de las blanquísimas mofetas
  • 1980: La vieja Rosa
  • 1982: Otra vez el mar
  • 1984: Arturo, la estrella más brillante
  • 1987: La loma del ángel
  • 1988: El asalto
  • 1989: El portero
  • 1990: Viaje a La Habana
  • 1999: El color del verano o Nuevo Jardín de las Delicias

Autobiografia

  • 1992: Antes que anochezca (hil ondoren argitaratua)

Narratiba laburra

  • 1972: Con los ojos cerrados
  • 1981: Termina el desfile

Poesia

  • 1981: El central
  • 1989: Voluntad de vivir manifestándose
  • 2001: Inferno, olerki guztien antologia.

Saiakera

  • 1986: Necesidad de Libertad (askatasun beharra)

Antzerkia

  • 1986: Persecución (izen hori berori duten 5 lanen bilduma)

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) metropolitan. . .: Reynaldo Arenas. (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.