Regia
Regia, Pontifize Eskolaren egoitza zen. Erromatar foroan zegoen, iparralderantz begira. Erromatar jainko tradizional batzuen aldareak eta erlikarioak jarrita zeuden antzinako tenplu bat zen, aurpegirik, sexurik eta mitologiarik gabeko jainkoak, Opikonsibia (Ops) eta Vesta bezala, indar izpiritualtzat hartuak, numen bezala ezagutuak. Eraikin honetan, pontifize nagusiak zituen bere bulegoa eta artxibategiak. Lanerako tokia zen, ez bertan bizitzeko. Beste kontzeptu bat, Regia Marina da, Italiako itsas armada guztia biltzen duena Bigarren Mundu Gerran. Regia, genero femeninoko adjektibo kalifikatibo bat da, zeozer sublimea deskribatzen duena. Mexikoko Nuevo Leon estatuko Monterrey herriko gaztelerazko jentilizio femeninoa den Regiomontanaren laburdura ere bada.
Historia
Erroman, Errepublika garaian ezagutu zuten eraikina, Monarkiaren garaikoa da. Erregearen etxea zen, erlijioko buru eta Janoren apaiza zena, eta Vestaren tenplutik gertu zegoena, zaindu ahal izateko. Tradizioak zioenez, Erromako bigarren errege izan zen Numa Ponpilio izan zen bertan bizi izan zen lehena.
Monarkiaren garaian, jada kontserbatzen ziren eraikin honetan dokumentu erlijioso eta juridikoak, libri pontificum eta leges regiae deritzenak.
Regia, errepublika garaia amaitu arte, Erromako bertako jainkoen gurtza lekua izan zen. Ondoren, Palatinora pasa zen, jainko hauen gurtza gune bihurtu zena, Augusto eta bere familiaren jauregitik gertu egon zitezen. Eraikin edo santutegi honetako gela batean, sagrarioan, Marte jainkoaren lantza sakratuak kontserbatzen ziren, hastae Martiae deituak, hauengatik, erromatarrek, miresmen handia zutelarik. Lantza hauek, herriak, jainkoaren izenarekin izendatzen zituen, hau da, Marte. Soldadurik ausart eta gogorrenak, jainkoarenen antzerako lantza batekin saritzen ziren. Esaten zenez, Regiako lantzak, une kritikoetan astintzen ziren modu misteriotsuan zeozer iragartzeko.
Regiaren barnean, sacrarium Martis delakoa zegoen, batzuen ustez, eraikinaren barnean zegoen tenplu antzeko bat zena, soilik Marteri eskainia. Beste historialari batzuk, gerrarekin zerikusia zuten objektu sakratuak uzten ziren toki bakartua zela uste dute. Gerra adierazten zenean, jenerala sacrariumera joaten zen lantza astintzeko, jainkoari, honako hitzok zuzentzen zizkion bitartean: Mars, vigila!.
Regiaren barneko beste toki edo kapera sekretu bat, Ops jainkosarena zen, Tito Tazio errege sabinarrak berak aldare bat eskaini ziona. Kapera, oso sekretua zen, eta bertan, Vestaren birjinak eta apaiz publikoa baino ezin zitezkeen sar.