Reg Sprigg

Reg Sprigg (izen osoa, Reginald Claude Sprigg) (Yorketown, Australia, 1919ko martxoaren 1a - Glasgow, Eskozia, 1994ko abenduaren 2a), geologo eta kontserbazionista australiarra izan zen, Ediacara aztarnategia aurkitzeagatik geologia munduan oso ezaguna[1].

Reg Sprigg
Bizitza
JaiotzaYorke Peninsula (en) Itzuli, 1919ko martxoaren 1a
Herrialdea Australia
HeriotzaGlasgow, 1994ko abenduaren 2a (75 urte)
Hobiratze lekuaArkaroola (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFlinders University (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpaleontologoa eta geologoa
Jasotako sariak
Medusinites-en fosila.
Dickinsonia-ren fosila.
Spriggina-ren fosila.

Biografia

Reg Sprigg Hego Australiako Yorke penintsulan jaio zen 1919ko martzoaren 1ean. Aitaren familia artzantzan ibilia zen eta amarena arrantzan[2]. Spriggek bost urte zituela familia Adelaideko Goodwood suburbiora aldatu zen. Txikitatik erakutsi zituen fosilak biltzeko joera eta marrazkiak egiteko gaitasuna. Adelaideko Unibertsitatean Douglas Mawsonen ikaslea izan zen eta 1942 urtean Zientzietako Masterra atera zuen[3].

Paleontologo ibilbidea

1940 urtean Australiako Erret Ingenierioetan sartu zen eta 1941 eta 1942 artean munizioen sailean aritu zen. Handik Hego Australiako Ikerketa Gologikora pasa zen eta 1944 urtean Radium Hill Uranium eremuan Mount Painter eremuaren mapa egin zuen.

Ediacara aztarnategia

1946 urtean Ediacarako meategi utziak ikertzera bidali zuten ea teknologia modernoak erabiliz berriz irekitzea merezi izango zuen zehaztera. Egun batean, bazkaltzen ari zela, fosil batzu aurkitu zituen. Marmoka itxura hartu zien eta berehala konturatu zen oso zaharrak zirela[1]. Medusinites izena eman zien.

Garai hartan Kanbriar garaiaren aurretik animaliarik ez zela existitu uste zen. Bere aurkikuntzan berri emateko Naturen aldizkariari eskutitza bidali zion baina atzera bota zuten. 1948 urtean Nazioarteko Geologia Biltzarrean hartu zuen Londresen, baina ez zioten sinistu[4].

Adelaideko Unibertsitateko Martin Glaessner irakasleak Ediacarako fosilak kanbriaurrekoak zirela frogatu zuen.

2004 urtean Ediacararra izeneko garaia eratu zen, duela 635 milioi hasi eta 542 milioi urte amaitu zena.

Geologo lanak

Reg Spriggek SANTOS (South Australia Northern Territory Oil Search) elkartea sortu zuen gas natural putzuak aurkitzeko. 1954an 'Geosurveys of Australia sortu zuen eta uranio eta nikel meategiak aurkitzeko.

1968 urtean Spriggek Arkaroola artzantza eskualdea erosi zuen, 610 km2-ko azalera duen eremua. Basabizitzaren santuario bihurtu zuen[5].

Argitaraturiko lanak

  • Uranium Deposits in South Australia (hainbat autore, 1954)
  • Arkaroola – Mt Painter in the Flinders Ranges (Griselda Sprigg-ekin, 1976)
  • Arkaroola – Mt Painter in the Flinders Ranges: The Last Billion Years (1984 eta 1988)
  • Geology is Fun U1989)
  • A Geologist Strikes Out (1993)

Erreferentziak

  1. Royal Society of South Australia; Australia, Royal Society of South. (1947). Transactions of the Royal Society of South Australia. Royal Society of South Australia, (Noiz kontsultatua: 2019-03-24).
  2. «Manning Index of South Australian History» www.slsa.sa.gov.au (Noiz kontsultatua: 2019-03-24).
  3. «Advertising» Advertiser (Adelaide, SA : 1931 - 1954): 17. 1940-11-27 (Noiz kontsultatua: 2019-03-24).
  4. Bryson, Bill. (2003). A Short History of Nearly Everything.. Doubleday, 410 or. ISBN 978-0-385-60961-6..
  5. (Ingelesez) Centre, The University of Melbourne eScholarship Research. «Sprigg, Reginald Claude - Biographical entry - Encyclopedia of Australian Science» www.eoas.info (Noiz kontsultatua: 2019-03-24).

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Reg Sprigg


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.