Reem Alsalem

Reem Alsalem (Kairo, 1976) Emakumeen kontrako indarkeriari buruzko Nazio Batuen Errelatorea[1], Espainiak gurasoen alienazio sindromea (SAP delakoa) aplikatzea deitoratu du.

Reem Alsalem
Bizitza
JaiotzaKairo, 1976 (47/48 urte)
Herrialdea Jordania
Hezkuntza
HeziketaOxfordeko Unibertsitatea
The American University in Cairo (en) Itzuli
Jarduerak
Enplegatzailea(k)Nazio Batuen Erakundea  (2021eko abuztua -

Biografia

Kairon jaioa den Jordaniarrak Kairoko American University eta Oxforden ikasia da. Nazio Batuen aholkularia da, besteak beste, generoa, errefuxiatuak eta trantsiziozko justizia ditu ardatz. Nazio Batuen agentzia desberdinetarako egin du lan, hala nola, ONUMUJERES, OHCHR, UNICEF eta IOM.

2021eko uztailaren 21ean[2], Emakumeen kontrako indarkeriari buruzko Nazio Batuen Errelatorea izendatu zuten[1] eta Melissa Upreti, Dorothy Estrada Tanck, Elizabeth Broderick, Ivana Radačić, Meskerem Geset Techane, Tlaleng Mofokeng eta Nils Melzeraditu[3] adituekin batera Espainiak gurasoen alienazio sindromea aplikatu izana deitoratu zuen.[4]

Espainian, adingabeak indarkeria eta erasu sexualen aurrean babesgabe uzten ditu, epai sistemak ez baitutu guraso erasotzaileetatik babesten. (Reem Alsalem, El Pais, 2021eko abenduaren 14ean)[5]

Espainiak 2014ean sinatu zuen Istanbuleko Konbenioa eta ordutik, herrialdeek berau betearazi dezaten Emakumeen aurkako indarkeria eta indarkeria domestikoaren aurkako adituen taldearen (GREVIO gaztelaniaz) gomendioak jasotzen ditu, lehenengoa 2019koa. 2019etik, Espainiak gurasoen alienazio sindromea aplikatu izanaren hogeita hamar salaketatik gora jaso ditu Nazio Batuak, haien artean Irune Costumero Estévez, Juana Rivas, Diana García M eta Ángela González Carreñoren kasuak, azken honek CEDAWren kondena jaso zuen. Italia eta Hego Ameriketako kasuak jaso dituzten ere.[4][6]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.