Red Dawn
Red Dawn (euskaraz Egunsenti Gorria) 1984ko John Milius estatubatuar zinema zuzendariaren akziozko filma bat da. Bertan, Patrick Swayze, Charlie Sheen, C. Thomas Howell, Lea Thompson, Darren Dalton, Jennifer Grey, Powers Boothe eta Harry Dean Stanton aktoreek antzeztu zuten.
Red Dawn | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1984 |
Izenburua | Red Dawn |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, thrillerra, propaganda film (en) , hondamendi filma, sarbide-bizipena, gerra-filma eta abenturazko filma |
Iraupena | 114 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Mexiko Berria |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John Milius |
Gidoigilea(k) | Kevin Reynolds (en) John Milius Tony Gilroy |
Antzezlea(k) | |
Patrick Swayze Christopher Thomas Howell Lea Thompson Ben Johnson Harry Dean Stanton Ron O'Neal William Smith Powers Boothe Charlie Sheen Jennifer Grey Frank McRae (en) Darren Dalton Lane Smith Vladek Sheybal Radames Pera (en) Roy Jenson Brad Savage Pepe Serna Sam Slovick (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Buzz Feitshans (en) |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer United Artists |
Ekoizle eragilea | Sidney Beckerman (en) |
Edizioa | Thom Noble |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Basil Poledouris |
Argazki-zuzendaria | Ric Waite |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Colorado |
Argumentu nagusia | Gerra Hotza |
Bideoa | YouTube |
Filma Gerra Hotzaren azken txanparen garaian filmatua izan zen, AEBtan Ronald Reagan presidentearen agintaldia eta Sobietar Batasuna "Gaiztakeriaren Inperioa" zelako siniskera puri-purian zegoela, eragin hau filman argi ikus daiteke.
2012an izenburu berdineko berregokitzapena filmatu zen, Chris Hemsworth aktoreak antzeztua.
Argumentua
Egun arrunt batez, sobietar eta kubatarrez osatutako gudaroste bat AEBtako Colorado estatuko herri txiki batean lurratu, inbaditu eta suntsitu egiten dute, Hirugarren Mundu Gerra abian jarriz. Espiritu abertzale handian duen Wolverines ("Otsokumeak") izeneko herriko gazte-talde bat handik ozta-ozta ihes egitea lortu eta kontraeraso arin bati ekingo diote.
Aktoreak
- Patrick Swayze: Jed Eckert
- C. Thomas Howell: Robert Morris
- Charlie Sheen: Matt Eckert
- Lea Thompson: Erica Mason
- Jennifer Grey: Toni Mason
- Darren Dalton: Daryl Bates
- Brad Savage: Danny Bates
- Doug Toby: Arturo "Aardvark" Mondragón
- Powers Boothe: Andrew Tanner teniente kolonela
- Ben Johnson: Jack Mason
- Harry Dean Stanton: Tom Eckert
- Ron O'Neal: Col. Ernesto Bella
- William Smith: Strelnikov kolonela (ehiztaria)
- Vladek Sheybal: Gen. Bratchenko
- Frank McRae: Sr. Teasdale
- Roy Jenson: Sr. Samuel Morris
Iruditegia
Kanpo estekak
- Red Dawn filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)