Rebekka Bakken
Rebekka Bakken (Oslo, 1970) Eskandinaviako jazz-abeslarien belaunaldien ordezkaria da. Arrakasta handia izan du, Silje Nergaard, Sidsel Endresen eta Solveig Slettahjell parekoa.[1]
Rebekka Bakken | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lier, 1970eko apirilaren 4a (53 urte) |
Herrialdea | Norvegia |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, musikagilea eta disko-ekoizlea |
Lantokia(k) | New York eta Viena |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | pop musika herri-kanta jazza |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | EmArcy |
rebekkabakken.com | |
Ibilbidea
Pianoa eta biolina ikasi zituen lehen urteetan, eta 1995ean New Yorkera joan zen musikan ibilbide profesionala lantzen saiatzera. Han, Wolfgang Muthspiel gitarrista austriarra ezagutu zuen, eta New Yorkeko gaueko lokaletan ibili ziren bikote gisa. Garai hartan Julia Hülsmann alemaniar pianistarekin ere adiskidetu zen, eta 2003an Scattering Poems diskoa grabatu zuen. Ondoren, Europara itzuli zen, Universum zigiluarekin kontratu bat sinatuz, The Art of How to Fall grabatuz eta ondoren bere Is That You? arrakastatsua.[2]
Diskografia
Bakarka
- 2003: The Art of How to Fall (EmArcy/Universal)
- 2005: Is That You? (Boutique/Universal)
- 2006: I Keep My Cool (EmArcy/Universal)
- 2007: Building Visions (Universal)
- 2009: Morning Hours (EmArcy/Universal)
- 2011: September (EmArcy/Universal)
- 2014: Little Drop of Poison (EmArcy/Universal)
- 2016: Most Personal (EmArcy/Universal)
- 2018: Things You Leave Behind (Okeh/Sony)
- 2020: Winter Nights (Okeh/Sony)
- 2023: Always On My Mind (Sony)
Duo gisa
Wolfgang Muthspielekin
- 2000: Daily Mirror (Material)
- 2001: Daily Mirror Reflected (Material)
- 2002: Beloved with Wolfgang Muthspiel (Material)
Kolaborazioak
- 2003: Scattering Poems (ACT), Julia Hülsmann Trioarekin
- 2003: Heaven (ACT), Christof Lauer & Norwegian Brassekin (Sondre Bratland, Geir Lysne).
Erreferentziak
- Interview, Reported on Little Drop of Poison – Rebekka Bakken & hr Big Band: The Bonus Tracks, hr 2, July 13, 2014".
- https://www.allmusic.com/artist/rebekka-bakken-mn0000449332/biography
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.