Rear Window (1998ko filma)
Rear Window (euskaraz Atzealdeko Lehioa),1998ko Jeff Bleckner estatubatuarrak zuzendutako thriller film bat da. Alfred Hitchcockek zuzendutako 1954ko izenburu berdineko filmaren berregokitzapena da, biak ere Cornell Woolrich idazlearen "It Had to Be Murder" (Hilketa Izan Beharko Luke) kontakizun laburrean oinarrituak. Christopher Reeve, Daryl Hannah, Robert Forster eta Ruben Santiago-Hudson aktoreek antzeztu zuten.
Rear Window (1998ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1998 |
Izenburua | Rear Window |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta misteriozko zinema |
Iraupena | 85 minutu |
Grabazio lekua(k) | New York eta New Jersey |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jeff Bleckner |
Gidoigilea(k) | Cornell Woolrich |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | David Shire |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube |
Argumentua
Jason Kemp (Christopher Reeve) auto istripu larri bat jasan eta betirako gurdi-eserleku batean bizitzera derrigortua dagoen arkitekto ohi bat da. Egunerokotasuna etxean sartuta aspergarria zaionez, denborapasa gisa bere gelako lehiotik bizilagunak zelatatzen hasiko da. Egun batez, Jasonek Julian Thorpe (Ritchie Coster) bizilagun eskultoreak Ilene (Allison Mackie) emaztea joten ikusi ta erail duela susmatzen hasiko da.
Aktoreak
- Christopher Reeve: Jason Kemp
- Daryl Hannah: Claudia Henderson
- Robert Forster: Charlie Moore detektibea
- Ruben Santiago-Hudson: Antonio Fredericks
- Anne Twomey: Leila Kemp
- Ritchie Coster: Julian Thorpe
- Allison Mackie: Ilene Thorpe / Ileneren ahizpa
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)