Real Valladolid

Real Valladolid Club de Futbol 1928an sortutako Valladolidko (Gaztela eta Leon) futbol taldea da. Titulu garrantzitsurik irabazi ez badu ere Lehen mailan denboraldi gehien egin duen 14. taldea da.

Real Valladolid
Ezizena(k)Pucela
Sorrera1928
Futbol zelaiaJosé Zorrilla
edukiera: 26.512 lagun
inaugurazioa: 1982
PresidenteaBrasil Ronaldo Nazário
EntrenatzaileaEspainia Pacheta
Liga2. mailan
2022-23Lehen maila, 18.a (jeitsi da)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1927ko Real Unión Deportiva taldea.
2010-11 denboraldiko taldea.

Historia

Sorrera eta lehenengo urteak

1924 urtean bi talde futbol sortu ziren Valladoliden, biak ere politikoki nabarmen markatuak, Real Unión Deportiva (kontserbadorea) eta Club Deportivo Español (progresista). Biek ala biek Gaztela-Leongo kopa bana irabazi eta Errege Kopan ere ondo aritu ziren. 1928an bien indarrak elkartu eta 1928ko ekainaren 30ean Real Valladolid Deportivo sortu zen. Lehenengo partidua Alavesen kontra jokatu eta 2-1 irabazi zuen, euskaldun jatorriko hainbat jokalari bere taldean zituela (Arana, Orue eta Echevarria besteak beste). Hala ere liga sortu berrian Bigarren B mailan kokatu zuten eta 1948 arte ez zuen lehenengo mailara igotzerik lortu.

Urrezko aroa

1948an bigarren mailako txapeldun izanik lehen mailara igotzean Helenio Herrera entrenatzailea fitxatu eta 12. postuan bukatu zuen. Hurrengo urtean aurredenboraldian Iruñean lagunarteko partida jokatzetik bueltan zetorrela jokalarien autobusak istripu larria izan zuen, hainbat jokalari zauritu zirelarik. Urte hartan 9. postua lortu zuten ligan eta Kopako finala jokatzera iritsi ziren Bilboko Athletic Klubaren aurka 4-1 galdu zutena. Arauzko denbora amaitzean 1-1 zihoazen baina luzapenean Zarrak hiru gol sartu zituen. Coque zen Valladolideko taldearen izarra.

Hurrengo urtean liga bikain hasi zuten (hirugarren lehen itzulian) eta azkenean 6. postua eskuratu zuen. Urteak pasa ahala taldearen indarra gutxitzen joan zen taularen erdialdean kokatuz. 1956/57 urtean zortzigarren egin ondoren zuzendaritzak taldearen erdia saldu behar izan zuen eta hurrengo urtean maila galdu zuen.

Bigarren mailako taldea

Urte batzutan igo eta jeitsi egon ondoren 60. eta 70. hamarkadetan bigarren mailan finkatu zen Real Valladolid, urteren batean hirugarren maila ere ezagutu zuelarik. 1978an lehen mailara igotzeko taldea osatu zen baina gol bakar baten erruz ez zuen bere heldurua lortu. Kopan hala ere final erdietara iritsi zen. 1979/80 urterako talde apalagoa prestatu zuen arren lortu zuen Lehen Mailara igotzea 16 urteren ondoren.

Estadio berria, titulu bat eta Europa

FC Barcelonaren aurkako partida.

Lehen mailara igotzean taldearen bazkide kopurua 14.000ra iritsi zen eta estadio zaharra txiki gelditu zenez 1982an José Zorrilla Estadio Berria inauguratu zuen. 1983/84 denboraldian ekainean jokatu ohi zen Ligako Kopa irabazi zuen eta hau da orain arte lortu duen titulu bakarra. Garaipen honek gainera UEFA Kopan jokatzeko aukera eman zion.

1985ean Vicente Cantatore entrenatzaile argentinarra fitxatu zuen eta garai berri bat hasi zen Valladoliden. 1988/89 denboraldia bikaina izan zen eta ligan 6. bukatzeaz gain Kopako bigarren finala jokatu zuen, Real Madrilen aurrean 1-0 galdu zuena. Hurrengo urtean entrenatzailea eta Fernando hierro jokalaria galdu zituen eta ligan larri ibili bazen ere Europako Errekopan final laurdenak jokatu zituen.

1990/91 denboraldirako Pacho Maturana entrenatzaile kolonbiarra fitxatu zuen, eta honek garai hartan modan zegoen Kolonbiako selekzioko jokalariak ekarri zituen, Higuita atezaina, Valderrama eta Alvarez. Hala ere kirol emaitzak ez ziren onak eta diru arazo larriak zirela eta desagertzear egon zen taldeak maila galdu zuen.

Berehala itzuli zen lehen mailara eta urte batzutan larri ibili arren 1996an berriz Cantatore ekarri eta UEFA Kopara sailkatzea lortu zuen. 2003 arte lehen mailan jarraitu zuen. Azken jeitsiera 2010 urtean izan zuen baina 2012an play-offa jokatu eta berriz lehen mailara igo zen. 2012-13an denboraldi txukuna egin ondoren 14. postuan gelditu zen. 2013-14an ordea ezin izan zion mailari eutsi.

2017-18 denboraldian bosgarren amaitu zuen liga baina play-offetan lehen mailara igotzea lortu zuen. Hiru denboraldi egin zituen maila gorenean baina 2021ean 19. egin eta bigarren mailara itzuli zen. 2022an berriz igo da.

Uniformea

Real Unión Deportiva zuri-gorria zen eta Club Deportivo Español aldiz zuri-urdina. Biek bat egiterakoan morea eta zuria hartu zituen, praka zuriekin, izan ere gorriaren eta urdinaren nahasketa baita morea. Honetaz gain Gaztelaren kolorea ere morea da.

Historikoa

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Real Unión Deportiva
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Club Dep. Español
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1928-1960
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1962-tik

Azken urteak

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023

Datuak

2023-24 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 46
  • Denboraldiak 2. mailan: 37
  • Denboraldiak 2. B mailan: 0
  • Denboraldiak 3. mailan: 9
  • Ligako posturik onena: 4.a Lehen mailan (1962-63)

Azken urteetako ibilbidea

UrteaEspainiako LigaErrege KopaEuropa
1996-977.a1/16
1997-9811.a1/81/16 (UEFA Kopa)
1998-9912.a1/8
1999-20008.a1/32
2000-0116.a1/16
2001-0212.a1/4
2002-0314.a1/8
2003-0418.a1/8
2004-056.a (2. mailan)1/4
2005-0610.a (2. mailan)1. itzulia
2006-071.a (2. mailan) 1/4
2007-0815.a1/8
2008-0916.a1/8
2009-1018.a1/16
2010-117.a (2. mailan)1/16
2011-123.a (2. mailan)3. itzulia
2012-1314.a1/16
2013-1419.a1/16
2014-155.a (2. mailan)1/16
2015-1616.a (2. mailan)2. itzulia
2016-176.a (2. mailan)1/16
2017-185.a (2. mailan)1/16
2018-1916.a1/8
2019-2013.a1/16
2020-2119.a1/8
2021-222.a (2. mailan)1/16
2022-2318.a1/16
2023-24(2. mailan)2. itzulia

2022/2023 Taldea

2022ko irailaren 2an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1 Katalunia ATE Jordi Masip
2 Espainia ATZ Luis Pérez
3 Maroko ATZ Zouhair Feddal
4 Espainia ERD Kike Pérez
5 Espainia ATZ Javi Sánchez
6 Espainia ERD Álvaro Aguado
7 Espainia AUR Sergio León
8 Katalunia ERD Monchu
9 Israel AUR Shon Weissman
10 Espainia AUR Óscar Plano
11 Ekuador AUR Gonzalo Plata
12 Uruguai ATZ Lucas Olaza
Zbk. Postua Jokalaria
14 Martinika ERD Mickaël Malsa
15 Maroko ATZ Jawad El Yamiq
16 Espainia AUR Sergi Guardiola
17 Espainia ERD Roque Mesa
18 Espainia ATZ Sergio Escudero
21 Espainia AUR Iván Sánchez
23 Espainia ERD Anuar
24 Espainia ATZ Joaquín
25 Espainia ATE Sergio Asenjo
27 Espainia ATZ Iván Fresneda
- Kolonbia AUR Juanjo Narváez
- Brasil ERD Kenedy

Irabazitako txapelketak

Espainiako txapelketak: 2

bi aldiz finalista, 1950 eta 1989an.

1984

1953

Nazioartean: 0

final laurdenak 1989-90 denboraldian

Erreferentziak

    Kanpo estekak


    2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak
    Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
    Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza
    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.