Real Sociedad (belar hockeya)
Real Sociedad futbol taldearen belar hockey atala da. Emakumezkoen taldea goi mailan dabil, Espainiar estatuko tituluengatiko lehian, gizonezkoen taldea aldiz XX mendearen hasieran ibili zen goi mailan.
Real Sociedad (belar hockeya) | |
---|---|
Datuak | |
Mota | kirol kluba |
Herrialdea | Espainia |
Historia | |
Sorrera | 1936 |
webgune ofiziala |
Historia
1909an sortu zen Real Sociedad taldea eta urte gutxitan eratu zuen belar hockeyaren atala. 1918an Errege Kopa irabazi zuen eta 1930an bigarrena.
1936an Emakumezkoen taldea eratu zen. 1932an Marita Abrisketa Bartzelonara joan zen, RC Polo taldearen zelaira. bertan stick bat erosi eta Donostiara itzultzean talde bat sortu zuen. Errealaren izena 1936an hasi ziren erabiltzen. Txapelketa ofizialik ez zenez lagunartekoak jokatzen zituzten, bai eta nazioartekoak ere, baina gehienetan Getxoko Real Club Jolasetarekin neurtzen zituzten indarrak.
1970 urtean aurrerapausua eman zuen emakumezkoen taldeak eta lehen mailara igo zen. berehala bihurtu zen txapelketako talde indartsuenetakoa eta ordutik aurrera 7 Liga eta 3 Erreginaren Kopa eskuratu ditu, azken titulua 2013ko Liga du.
Lorpenak
Gizonezkoak
- Espainiako Liga
- Txapelduna (0)
- Errege Kopa
- Txapelduna (2): 1918, 1930
Emakumezkoak
- Espainiako Liga
- Txapelduna (9): 1981, 1986, 1993, 1994, 1997, 1998, 1999, 2013, 2018
- Erregina Kopa
- Txapelduna (3): 1987, 1994, 2002