Real 100 Museoa
Real 100 Museoa Donostiako Anoeta futbol zelaian kokaturiko museoa da. Bertan Errealaren azken mendeko historiaren bilakaera aztertzen da. Museoak 400 metro karratu ditu[1]. Bertan futbolaz gain Errealaren beste kirol sailak ere aipatzen dira. Museoa 2009ko irailaren 9an ireki zen.
Real 100 Museoa | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Arkitektura | |
Deskribapena |
Museoaren atalak
- Zaletasunaren aldapa: Garai guztiko zaleen argazki-mosaiko handi bat. Realaren historiaren hasieratik Mendeurrenaren partida arte
- Realaren ereserkiak: Gure historian zehar zaleek kantatzen dituzten ereserkien partiturak eta grabaketak
- Zaletasunaren tokia: Txartelak, sarrerak, kromoen bildumak, merchandising eta Realarekin zerikusia duten gauzak. Toki hau bizia dago eta zaleek gauzak ematen jarrai dezakete
- Reala Europan: Partiden programak eta sarrerak, Realaren aurka Europan jokatu duten taldeen oroimenak etab.
- Garaikur-aretoa: Pentagonal-forma dauka, baloien josketa gogoratuz. Realak lortutako garaikur garrantzitsuenak erakusten dira.
Erreferentziak
- «Real 100 Museoa» www.kulturklik.euskadi.eus 2015-12-15 (Noiz kontsultatua: 2023-11-18).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.