Raytheon
Raytheon Company industria korporazio handi bat zen eta Estatu Batuetako defentsa militarraren kontratista handienetakoa zen. 1922an sortua, konpainiak bere izena hartu zuen 1959an. Desagertu baino urte batzuk lehenago 75.000 langile inguru zituen munduan zehar eta urteko irabaziak gutxi gorabehera 25.000 milioi dolar. Raytheon-en irabazien % 90 baino gehiago defentsa-kontratuetatik zetorren; 2007an munduko bosgarren defentsa-kontratista izan zen eta AEBetako laugarrena irabazien arabera. Raytheon munduko misil gidatuen ekoizle handiena izan zen.
Raytheon | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Defentsa-kontratista eta kapital irekiko enpresa |
Jarduera sektorea | Industria aeroespaziala |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Eskumendekoak | Raytheon Integrated Defense Systems (en) , Raytheon Missiles & Defense (en) , Raytheon (United Kingdom) (en) , Raytheon (Germany) (en) , Raytheon (Canada) (en) , Space and Information Systems Division (en) , Anschütz (en) eta Caedmon Audio (en) |
Enplegatuak | 70.000 (2019) |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Thomas Kennedy (en) |
Zuzendaria | William H. Swanson (en) |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | corporation (en) |
Jabea | The Vanguard Group (en) eta Delaware Management Business Trust (en) |
Zeren jabe | |
Karguaren titularra | Anthony O’Brien (en) |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 29.176.000.000 $ (2019) |
Irabazi garbia | 3.342.000.000 $ (2019) |
Burtsa-kapitalizazioa | 42.080.000.000 $ (2016) |
Balore-burtsa | New Yorkeko burtsa |
Historia | |
Sorrera | 1922ko uztailaren 7a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Cambridge |
Ordezkatzen du | Applied Signal Technology (en) |
Desagerpena | 2020ko apirilaren 3a |
Raytheonen egoitza Lexington-etik (Massachusetts) Waltham-era (Massachusetts) mugitu zen 2003ko urriaren 27an. Konpainia Cambridgen (Massachusetts) egon zen 1922tik 1928ra; Newton-en (Massachusetts) 1928tik 1941era, Waltham-en 1941etik 1961era, Lexington-en 1961etik 2003ra, eta berriro Walthamera 2003tik amaiera arte. Konpainia Raytheon Technologies-en parte bihurtu zen 2020ko apirilean, Raytheon eta United Technologies dibisio aeroespazialen arteko bat-egite prozesu bat amaitu ondoren.