Raymonde Peschard
Raymonde Peschard, Taous ezizenaz ezaguna (Bologhine, Aljeria, 1927ko irailaren 15a – Medjana, Aljeria, 1957ko azaroaren 26a), Aljeriako agintariek independentzia lortu ondoren «chaida-tzat» (martiria) jo zuten Europako jatorriko aljeriar bakarra izan zen.[1] Konstantinan ehortzita dago, eta hiriko etorbide garrantzitsu batek bere izena du.[2]
Raymonde Peschard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bologhine (en) , 1927ko irailaren 15a |
Herrialdea | Aljeria Frantsesa |
Heriotza | Medjana (en) , 1957ko azaroaren 26a (30 urte) |
Jarduerak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Aljeriako Independentzia Gerra |
Biografia
Raymonde Peschard 1927ko irailaren 15ean jaio zen Saint-Eugène-n (gaur egun Bologhine), Aljerreko valierrian, (Aljeria).[3] Aita Konstantinako geltokiko estazioburua zen.[4] Raymonde Électricité eta gaz d'Algérie konpainiako gizarte-laguntzailea zen.[4] Aljeriako Alderdi Komunistan, UFA erakundean (Union des Femmes algériennes) eta Errepresioaren Aurkako Batzordean militatu zuen; horregatik, 1955eko uztailaren 5ean, Konstantinatik egotzi zuten.[5] 1956an FLNrekin (Front de libération nationale) bat egin zuen, eta bertan zenbait misio burutu zituen. Horretan zebilela, Fernand Iveton FLNko militante komunistari lehergailuak eman izana leporatu zioten.[5] Salaketa, baina, ez omen zen egiazkoa: antza denez, Ivetonek, torturapean, bonbak pasatu zizkion emakumea ilehoria zela deklaratu zuen, Jacqueline Guerroudj militante beltzarana babestearren;[6] horregatik, inteligentzia-zerbitzuak Raymonde Peschard-en bila hasi ziren.[5] 1957ko martxoan, ALN (Armée de libération nationale) FLNren adar armatuarekin bat egin zuen.[3] Bertan, Taous ("Pauma", arabieraz) esaten zioten, bere edertasunagatik.[4]
1957ko azaroan, Raymonde Pescharden taldeak Tunisiako zuzendaritza hartu zuen bere gain.[7] Azaroaren 26an, egunsentian, armada frantsesak Mustapha Laliam buru zuen taldea inguratu zuen, Medjana herritik gertu. Enfrentamenduan, frantses militarrek Raymonde Peschard hil zuten, hamar arma-kiderekin batera.[8]
Erreferentziak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Template:Adelaide Cabete» artikulutik itzulia izan da, 2023-09-17 data duen 207928957 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-09-17 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- (Frantsesez) Einaudi, Jean-luc. (1985). Pour l'exemple, l'affaire Fernand Iveton. Enquête.. in: Histoire et perspectives méditerranéennes. Paris: Éditions L’Harmattan, 224-225 or. ISBN 2-85802-721-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- (Frantsesez) Rebah, Mohamed. (2014-08-01). «Raymonde Peschard: Elle est morte pour l'Algérie son pays» Al Huffington Post (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- Attoumi, 2012, or. 58
- Funès, 2012
- Dore-Audibert, 1995, or. 166
- (Frantsesez) Gallissot, René. (2021-03-02). GUERROUDJ Jacqueline [née NETTER Jacqueline, divorcée de Pierre MINNE. ] Maitron/Editions de l'Atelier (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- Attoumi, 2012, or. 59
- Attoumi, 2012, or. 65
Bibliografia
- (Frantsesez) Einaudi, Jean Luc. (1985). Pour l'exemple: l'affaire Fennand Iveton. Enquête. in: Histoire et perspectives méditerranéennes. Éditions L’Harmattan, 250 or. ISBN 2-85802-721-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- (Frantsesez) Rebah, Mohamed. (2014-08-01). «Raymonde Peschard: Elle est morte pour l'Algérie son pays» Al Huffington Post - Maghreb-Algérie (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- (Frantsesez) Attoumi, Djoudi. (2012). Les appelés du contingent, ces soldats qui ont dit non à la guerre : une face cachée de l'armée coloniale française pendant la guerre d'Algérie. Paris: L'Harmattan, 217 or. ISBN 978-2-336-00493-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- (Frantsesez) Dore-Audibert, Andrée. (1995). Des Françaises d'Algérie dans la Guerre de libération : des oubliées de l'histoire. Karthala ISBN 978-2-86537-574-5. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
- (Frantsesez) Funès, Nathalie. (2012). Le camp de Lodi : Algérie, 1954-1962. Stock ISBN 978-2-234-07033-2. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).