Raymond Smith Dugan

Raymond Smith Dugan (1878ko maiatzak 30-1940ko abuztuak 31), 1899an, AEBetako Massachusetts estatuko Amherste Collegen diplomatutako astronomo estatubatuar bat izan zen.

Raymond Smith Dugan
katedradun

Bizitza
JaiotzaMontague (Massachusetts) eta Franklin konderria (Massachusetts), 1878ko maiatzaren 30a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBryn Mawr (Pennsylvania), 1940ko abuztuaren 31 (62 urte)
Familia
AmaEvelyn Smith Dugan
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAmherst College (en) Itzuli
Heidelbergeko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaMax Wolf
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Princetongo Unibertsitatea
Aurkitutako asteroideak: 16
497 Iva1902ko azaroak 4
503 Evelyn1903ko urtarrilak 19
506 Marion1903ko otsailak 17
507 Laodica1903ko otsailak 19
508 Princetonia1903ko apirilak 20
510 Mabella1903ko maiatzak 20
511 Davida1903ko maiatzak 30
516 Amherstia1903ko irailak 20
517 Edith1903ko irailak 22
518 Halawe1903ko urriak 20
519 Sylvania1903ko urriak 20
521 Brixia1904ko urtarrilak 10
523 Ada1904ko urtarrilak 27
533 Sara1904ko apirilak 19
534 Nassovia1904ko apirilak 19
535 Montague1904ko maiatzak 7

Bere lizentzia, Amherst Collegen lortu zuen 1902an, eta, ondoren, bere doktoretza tesia 1905ean egin zuen Heidelbergeko unibertsitateko Heidelberg-Königstuhl Estatu Behatokian.

Garai horretan, Heidelbergeko behatokia, Max Wolfek zuzendutako asteroide ikerketa zentru garrantzitsu bat zen, eta, Raymondek, han egon zen garaian, 16 asteroide aurkitu zituen, horien artean, 511 Davida nabarmentzen delarik.

Princetongo Unibertsitatean, irakaslea (1905-1908), maisu laguntzailea (1908-1920), eta, azkenik, maisua (1920tik aurrera) izan zen. Anette Rumfordekin ezkondu zen 1909an.

1927an, Henry Norris Russellekin eta John Quincy Stewartekin, bi liburutan banatutako eragin handiko lan bat idatzi zuen, "Astronomia: Youngen astronomia gidaliburuaren berrikuspen bat" izenburua zuena, ia bi hamarkada osoz, erreferentziazko astronomia lana bihurtu zena. Esan bezala, bi liburutan banatua dago: "Eguzki Sistema" izenekoa lehena eta "Astrofisika eta astronomia estelarra" bigarrena.

2772 Dugan asteroidea, bere omenez deitua izan zen.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.