Raymond McCreesh

Raymond McCreesh, irlanderaz Réamonn Mac Raois (1957ko otsailaren 25a, Camlough, Armagh konderria 1981eko maiatzaren 21a, Maze espetxea) Behin-Behineko IRAren Hego Armagheko Brigadako kidea izan zen. 1981eko Irlandako gose greban hil zen 10 errepublikar presoetako bat izan zen.

Raymond McCreesh

Bizitza
JaiotzaCamlough, 1957ko otsailaren 25a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaMaze espetxea, 1981eko maiatzaren 21a (24 urte)
Hobiratze lekuaCamlough
Heriotza moduasuizidioa: Ahuleria
Hezkuntza
HeziketaSt Colman's College, Newry (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakborrokalaria
Zerbitzu militarra
Adar militarraBehin-behineko Irlandako Armada Errepublikazalea

1976ko ekainaren 25an bera, Paddy Quinn eta Danny McGuinness IRAkideak Hego Armagheko Britainiar Armadaren behatoki bati eraso egin behar ziotenean atxilotuak izan ziren. 1977ko martxoaren 2an McCreesh eta Quinn britainiar soldaduen aurkako atentatu saiakera eta armen jabetzarengatik 14 urteko espetxealdia eta IRAkideak izateagatik 5 urteko espetxealdiko zigorrak jaso zituzten.

Jada Maze espetxean preso zegoela Burusien protestan parte hartu zuen.

1981eko Irlandako gose greban parte hartu zuen errepublikar presoetako bat izan zen. 1981eko martxoaren 22an gose grebari ekin zion. Maiatzaren 21an eta Maze espetxean 24 urte zituela zendu zen, 61 egunez gose-greban egon ondoren.

Ikus gainera

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.