Raymond Larraburu

Biografia

Parisen zuzenbidea ikasi eta abokatu eta enpresen zuzendari moduan aritu zuen, tartean Compagnie d'Assurances Générales izenekoarentzat. Parisko Guardia Nazionalaren kapitaina izan zen 1830 eta 1847 artean. Ohorezko Legioko kide izendatu zuten.

1849an Behe Pirinioetako diputatu bihurtu eta kontserbadore alderdiarekin aritu zuen. Berriro 1857an, 1863 eta 1865ean aukeratua, azken urte honetan Paueko alkate eta Behe Pirinioetako Kontseilu Orokorraren presidente orde bihurtu zen.

1869an senatuan sartu eta Napoleon III.aren alde egin zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raymond Larraburu Aldatu lotura Wikidatan
  1. Frantses agirietan Raymond-Eugène-Marcel Larrabure
  2. Adolphe Robert eta Gaston Cougny, Dictionnaire des parlementaires français de 1789 à 1889, Paris, Bourloton, 1889, 2. liburukia, online.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.