Ray Bradbury
Ray Douglas Bradbury (Waukegan, Illinois, 1920ko abuztuaren 22a-Los Angeles, Kalifornia, 2012ko ekainaren 5a) Zientzia fikzio, fantasia, beldur eta misteriozko idazle estatubatuarra izan zen. Batez ere, The Martian Chronicles (1950) eta Fahrenheit 451 (1953) lanengatik ezaguna.
Ray Bradbury | |
---|---|
(1975) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Raymond Douglas Bradbury |
Jaiotza | Waukegan (Illinois), 1920ko abuztuaren 22a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Waukegan (Illinois) |
Heriotza | Los Angeles, 2012ko ekainaren 5a (91 urte) |
Hobiratze lekua | Westwood Village Memorial Park Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Poni Adams |
Ezkontidea(k) | Marguerite Bradbury (1947 - 2003ko azaroaren 24a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Los Angeles High School (en) 1938) |
Hezkuntza-maila | ohorezko doktorea ohorezko doktorea ohorezko doktorea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, poeta, prosalaria, eleberrigilea, zientzia-fikzio idazlea eta antzerkigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Edgar Rice Burroughs, Karel Čapek, Edgar Allan Poe, Howard Phillips Lovecraft, George Bernard Shaw, Yevgeny Zamyatin, Sherwood Anderson, Eudora Welty, Edith Wharton, Leigh Brackett, Thomas Wolfe, Jack Williamson (en) , George Orwell, Jules Verne, John Steinbeck, Herbert George Wells, Mary Shelley, Charles Dickens, William Shakespeare, Aldous Huxley, Stanley G. Weinbaum (en) , Marin eta Geoffroy |
Izengoitia(k) | CAM.Anae.Emmo,hasnae |
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa fantasia beldurrezko literatura social science fiction (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Unitarian Universalism (en) |
raybradbury.com | |
| |
Bizitza
Ray Douglas Bradbury 1920ko abuztuaren 22an jaio zen[1], Waukeganen, Leonard Spaulding Bradbury eta Esther Mobergen semea izanik. Bere familia hainbatetan bizilekuz aldatu zen, azkenean Los Angeles, Kalifornian geratu ziren arte 1934ean. Harrezkero eta gaztaro osoan zehar, Bradbury irakurle sutsua bilakatu zen eta zaletasunez, idazle. 1938an Los Ángeles High Schoolen graduatu zen eta bertan amaitu zen bere hezkuntza formala, diru premia zela eta ez bai zen unibertsitatera joan. Eskola amaitzean egunkariak saltzen hasi zen bizimodua aurrera ateratzeko, aldi berean modu autodidaktan bere hezkuntza zabalduz liburutegietara maiz joaten irakurri eta ikastera.
Garai honetan bere lehen kontakizunak saltzen hasi zen, lehenengoz argitaratu zuena Hollerbochen's Dilemma izanik, Forrest J. Ackermanen Imagination! fanzinean 1938ko urtarrilean[2]. Urte hauetan kontakizun eta ipuinak idazten, aldizkarietan lankidetzan, zientzia fikzio batzarrera joaten, antzezlanak idatzi eta antzezten eta abarretan aritu zen.
1942an lansaio osoan idazle izateri ekin zion eta bere lehen kontu bilduma, Dark Carnival, 1947an argitaratu zuen[3]. Urte honetan O Henry Istorioak Saria irabazi zuen, urteko ipuin motz hoberenetako bezala hartu zuten Homecoming kontakizunagatik[4]. Hau Mademoiselle aldizkarian argitaratu zen Truman Capote izeneko laguntzaile gazte batek baztertutako testu mordotik berreskuratu zuenari esker[5].
Ray Bradbury Marguerite McClurekin 56 urtez ezkondua bizi izan zen (1922 urtarrilak 16-2003 azaroak 24) 1947tik zendu zen arte[6]. Lau alaba, Susan, Ramona, Bettina eta Alexandra eta zortzi biloba izan zituzten. Elkarbizitzako lehen urteetan Maggyk ekarri zuen dirua etxera publizitate agentzi batean lana eginez, Rayk idazteko denbora izan zezan.
1949an New Yorkera joan zen bere ipuinak saltzeko asmoz. Argitaletxe desberdinetara jo arren ez zuen interesik piztu, nobelak nahi zituzten eta ez ipuinak. Etxera itzultzear zegoela Doubledayko editore batekin afaldu zuen eta honek ipuin horiek nobela moduko liburu batean ezin ote ziren bildu galdetu zion. Izenburua editore honi bururatu zitzaion “The Martian Chronicles deitu liteke”. Bradburyk gau hura esna eman zuen liburu horren eskema prestatzen. Hurrengo egunean Doubledayko editoreari eraman zion, honek irakurri eta 750 dolarreko txeke bat eman zion trukean. Los Angelesera itzuli zenean, Rayk ipuin guztiei lotura bat eman zien eta emaitza The Martian Chronicles izan zen[7].
UCLAko Powell Liburutegian idazmakinak alokagai zituzten gela batean Bradburyk klasiko bat idatzi zuen, etorkizuneko gizarte batean liburuak erretzen zituzteneko nobela. Hasieran 25.000 hitz eta The Fireman izenburua bazituen ere azkenean 50.000 hitzeko nobela bilakatu zen eta Fahrenheit 451 izenburupean argitaratu zen[8].
Ray Bradbury ez zen bakarrik idazlea izan, beste hainbat gaitan ere aditua izan zen. Oscar batera izendatua izan zen[9] (Ícaro Montgolfier Wright pelikula animatuarengatik) eta Emmy sari bat irabazi zuen The Halloween Tree bere nobela zinerako egokitzeagatik[10]. Telebistako Ray Bradbury Theater programan agertzeaz gain bereak ziren 65 istorio egokitu zituen[11]. Aholkulari izan zen 1964ko New York World's Faireko Amerikar Pabilioian[12] eta Disney World eta Eurodisney parkeetako atrakzio batzuen diseinuan parte hartu zuen[13].
Bradbury liburutegi publikoen alde gogor egin du beti eta zenbaitetan aurrekontu murrizketengatik istear zeuden liburutegi batzuen aldeko diru bilketetan lagundu zuen. Berak esaten zuenez “liburutegiek hezi naute” eta depresio garaian berak izan zuen diru falta egungo ikasleen pobreziarekin alderatzen zuen[14].
Kalifornian geratu zen bizitzera 2012ko ekainaren 5ean, 91 urte zituela, hil zen arte[15]. Berak hala eskatuta bere hilarrian, Westwood Village Memorial Park hilerrian, “Fahrenheit 451ren egilea” jartzen du.
Bere lanaren ezaugarriak
“Helburu moralak dituen ipuin kontalaria” zela esaten zuen. Bere lanek askotan irakurlearengan estutasun metafisikoa, ulertezina, sortzen zuten Bradburyren ustearen islada bai ziren, alegia, gizateriaren patua “amaigabeko espaziotan zehar ibili eta oinaze neketsuak pairatzea da azkenean jota bukatzeko, betikotasunaren bukaerari so eginez.”
Bere lanen gaiak jendearen egunerokotasunean oinarritzen badira ere Bradburyk giro poetiko eta erromantizismo kutsu bat ematen die bere lanei. Bere prosaren indar poetikoari buruz galdetu zioten batean zera esan zuen "Egunero, nire bizitza osoan zehar irakurri dudan poesia guztiagatik datorkit. Gogokoen izan ditudan idazleak, gauzak ondo esaten dituztenak dira[7]"
Ray Bradbury zientzia fikzio idazle bezala ezagutzen den arren berak kontrakoa esaten zuen, fantasiazko idazlea zela zioen eta bere zientzia fikzio nobela bakarra Fahrenheit 451 izan zela.
« | Lehenik eta behin, nik ez dut zientzia fikzioa idazten. Nik zientzia fikzio liburu bakarra idatzi dut eta hori Fahrenheit 451 da, errealitatean oinarritua dena. Izenburua paperak su hartzeko behar duen tenperaturari dagokio. Zientzia fikzioa errealitatearen irudia da. Fantasia asmatuaren irudia da. Honela ba, The Martian Chronicles ez da zientzia fikzioa, fantasia baizik. Ezinezkoa litzake gertatzea, ezta?[16] | » |
Bradburyren izena, Leigh Brackettenarekin bezala, 1939an sortutako Planet Stories zientzia fikzio pulp aldizkariarekin lotzen da. Hauek Marte planeta idealizatu batean kokatzen zituzten beraien istorioak eta 1946an argitaratu zen Lorelei of the Red Mist nobela laburra elkarlanean egin zuten.
Sariak
Bradburyk irabazi zituen sari nagusienetakoak:
- 1954:
- Benjamin Franklin Saria, bikaintasuna aitortzen du argitalpen independentean
- American Academy of Arts and Letters Literatur Saria[17]
- 1968: ASWA (Aviation Space Writers Foundation Award) Saria 1967an aldizkari amerikar batean argitaratutako espazioari buruzko artikulurik onenari An Impatient Gulliver Above Our Roots-egatik
- 1970: Zientzia Fikzioaren Ospearen Sala The Martian Chronicles liburuko ipuin bategatik[18]
- 1971: Ipuinari Seiun Saria The Poems ipuinagatik
- 1972: Ipuinari Seiun Saria The Blue Bottle ipuinagatik
- 1973: Ipuinari Seiun Saria The Black Ferris ipuinagatik[19]
- 1974: Writers Guild of Americakematen duen Valentine Davies Saria zine gidolairi lanagatik[20][21]
- 1977: Munduko Fantasia saria: bizitza osoko lanagatik
- 1979: Balrog Saria Poesia mailan[22]
- 1980: Fantasiako Gandalf Saria
- 1983: Gidoirik onenari Saturn Saria, Dark Carnival lanari[23]
- 1984
- Prometheus Hall of Fame [[Fahrenheit 451]]gatik[24]
- Jules Verne Saria
- 1988: Maisu Handia izendatua Ameriketako Zientzi Fikzio Idazleeen Elkartean (SFWA)[25]
- 1989: Bram Stoker Saria hiru mailatan[21]
- 1993: CableACE serie dramatiko onenari, The Ray Bradbury Theater[21]
- 1994: Emmy Saria The Halloween tree telebistako gidoiagatik[21]
- 1999: George Pal Memorial[21]
- 2003: Bram Stoker Saria antologia onenari, One More for the Road
- 2004:
- Retro Hugo Saria 1953ko nobelarik onenari, Fahrenheit 451[26]
- National Medal of Arts, arteari eginiko ekarpen bikainengatik[27]
- 2006: Erredondako Erreinua saria espainiarrak ez diren idazleak bereizten dituenak.[28]
- 2007: Pulitzer Sarian Aipamen Berezia bere “zientzia fikzio eta fantasia idazle alderaezin bezala izan duen ibilbide goren, emankor eta guztiz eragingarriagatik”[29]
Honez gain hainbat sari garrantzitsuetan finalista izan da, dominak jaso ditu, aipamen eta izendapen bereziak eta abar.
Beste aipamen batzuk
- 1971ean Ilargiko krater bati "Dandelion Crater" izena jarri zioten Apolo 15eko astronautek “Dandelion wine” liburuaren omenez[30].
- Asteroide batek bere izena du, (9766) Bradbury[31].
- Hollywoodeko Ospearen Bidean izar bat du[32].[21]
- Bere izena duten sariak:
- 2006an Txikoria Belarraren Dukea izendatu zuten, Erredondako Erreinuko noblezia-titulua, Javier Mariasek (Erredondako Xabier I, erregea) ezarria[28].
- 2009an Columbia College Chicagoko Ohorezko Doktore izendatu zuten[35].
- 2012an NASAk bidalitako Curiosity ibilgailu esploratzaileak Marten lurreratu zen lekuari “Bradbury landing” deitu zioten[36]
Lanak
Hurrengo bibliografian zenbait zerrenda laburtu egin dira, hala nola, ipuin eta istorio laburrak eta hauen grabaketak[37] [38]
Nobelak
- (1950) The Martian Chronicles
- (1953) Fahrenheit 451
- (1957) Dandelion Wine
- (1962) Something Wicked This Way Comes
- (1972) The Halloween Tree
- (1985) Death Is a Lonely Business
- (1990) A Graveyard for Lunatics
- (1992) Green Shadows, White Whale
- (2001) From the Dust Returned.
- (2002) Let's All Kill Constance
- (2006) Farewell Summer
Istorio laburren bildumak
|
|
Antzerkia
|
|
Istorio laburrak
Bradburyk 400 kontakizun eta nobela labur inguru idatzi zituen.
Zine eta telebistarako gidoiak
|
|
Haur literatura
- (1955) Switch on the Night
- (1982) The Other Foot
- (1982) The Veldt
- (1987) The April Witch
- (1987) The Fog Horn
- (1987) Fever Dream
- (1991) The Smile
- (1992) The Toynbee Convector
- (1997) With Cat for Comforter
- (1997) Dogs Think That Every Day Is Christmas
- (1998) Ahmed and the Oblivion Machines: A Fable
- (2006) The Homecoming
Ez fikzioa
- (1952) No Man Is an Island
- (1962) The Essence of Creative Writing: Letters to a Young Aspiring Author
- (1967) Creative Man Among His Servant Machines
- (1978) The God in Science Fiction
- (1979) About Norman Corwin
- (1981) There is Life on Mars
- (1985) The Art of Playboy
- (1990) Zen in the Art of Writing
- (1991) Yestermorrow: Obvious Answers to Impossible Futures
- (2004) Conversations with Ray Bradbury (ed. Steven L. Aggelis)
- (2005) Bradbury Speaks: Too Soon from the Cave, Too Far from the Stars
- (2007) Match to Flame: The Fictional Paths to Fahrenheit 451
Euskaraz
- Fahrenheit 451. Txalaparta argitaletxea. 2010. Itzultzailea: Nagore Tolosa.
- The Martian Chronicles (1950) ipuin bildumako pasarte batzuk hautatuta Susa aldizkarirako. Itzultzailea: Jon Arano. 1986ko azaroan.
- Pozoietara jolas dezagun narrazioa –Let’s Play Poison (1946)– Porrot aldizkarian. Itzultzailea: Jesus Peñagarikano. 1987ko irailean.
- Oinezkoa Entzuteko literatura. Itzultzailea: Ana Morales. Grabaketa: Jasone Larrinaga / Ana Morales, Xerezaderen Artxiboa
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ray Bradbury |
Erreferentziak
- Ray Bradbury,Web orri ofiziala(Ingelesez)
- Ray Bradbury ISFBD datu-basean. Izenburuetan klikatu informazio, portadak, argitalpenak etab. ikusteko (Ingelesez)
- Dark Carnival, Wikipedian (Ingelesez)
- O'Henry Awards, 1947 (Ingelesez)
- Bradbury, From Truman Capote to A.T.M.’s. Dean Robinson. 6th floor; The New York Times, June 6, 2012 (Ingelesez)
- SFWAMarguerite McClureren heriotza oharra. (Ingelesez)
- Ray Bradbury, The Art of Fiction No. 203Sam Weller, The Paris Review (Ingelesez)
- UCLA, Hot Topic. Bradburyk UCLAn idatzi zueneko egunak oroitzen (Ingelesez)
- IMBD Ícaro Montgolfier Wright filmaren fitxa (Ingelesez)
- IMBD The Halloween Tree filmaren fitxa (Ingelesez)
- IMBD Ray Bradbury Theater telesailaren fitxa (Ingelesez)
- "The American Journey"Ray Bradburyk idatzia (Ingelesez)
- Ray Bradbury, biografia ofiziala (Ingelesez)
- The New York Times, 2009ko ekainaren 19a 2016ko ekainean ikusia (Ingelesez)
- Berria, Ray Bradbury idazlea hil da 2012ko ekainaren 6a
- "Books: Grandfather Time (Weekly Alibi. 27-09-1999)"Devin D. O'Learyk idatzia (Ingelesez)
- American Academy of Arts and Letters Sarien zerrendak (Ingelesez)
- Science Fiction and Fantasy Hall of Fame Zerrenda (Ingelesez)
- "星雲賞受賞作・参考候補作一覧" [List of The Seiun Awards Winners & Candidates] (Japonieraz)
- The Valentine Davies AwardThe Writers Guild Awards (Ingelesez)
- IMBDSari desberdinen zerrenda (Ingelesez)
- Balrog Saria Poesia (Ingelesez)
- saturn Awards (Ingelesez)
- Prometheus Awards Libertarian Futurist Society (Ingelesez)
- RIP Ray Bradbury (1920-2012) SFWA, heriotza-oharra (Ingelesez)
- HUGO Awards1954ko zerrenda (Ingelesez)
- National Medal of Arts 2004 (Ingelesez)
- Ray Bradbury obtiene el VI Premio Reino de Redonda El País, 2006ko apirilaren 25a (Gaztelaniaz)
- Pulitzer Prize 2007 (Ingelesez)
- Gutenberg Dandelion crater, World Heritage Encyclopedia (Ingelesez)
- NASA (Ingelesez)
- "Ray Bradbury Receives Star on Hollywood Walk of Fame" Prentsa oharra (Ingelesez)
- European Space Agency 2005 (Ingelesez)
- Nebula SariakAurkezpena (Ingelesez)
- Columbia Collegeeko artxiboa (Ingelesez)
- NASA Mars Rover Begins Driving at Bradbury Landing NASA (Ingelesez)
- Ray Bradburyren bibliografia ISFDB (Ingelesez)
- Ray Bradburyren bibliografia Wikipedia (Ingelesez)