Raspas del Embarcadero

Club de Remo Raspas del Embarcadero, ezagunagoa Raspas izenaz, Getxoko Areeta auzoko arraun taldea da, 1969an sortu zena.

CR Raspas del Embarcadero
Sorrera1969
HerriaEuskal Herria Getxo, Bizkaia
LehendakariaEuskal Herria Mikel Barturen
EntrenatzaileaArgentina Marcos Morales
Patroia(k)Euskal Herria Oskar Mujika
Kolorea(k)     arroxa
Trainerua     Areatarra
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2023: Kontxaez
2022: Ligaez
Webguneawww.liga-arc.com
Bilboko ibaiadarrean ziaboga egiten, 2011an.

Traineruetan emaitzarik onenak 1990. hamarkadaren bukaeran lortu zituen 1997an Ligako traineru bizkaitar onena izateraino. Azken urteetan aulki mugikorrean zentratu da gehiago eta Raspaseko arraunlariek domina ugari eskuratu dituzte Espainiako eta Nazioarteko txapelketatan.

Uniformea

Kolorea arrosa du elastikoetan eta Areatarra traineruan.

Historia

Traineruak

1934. urtean Areetako arraunalriez osaturiko Sociedad de Remo del Embarcadero izeneko elkarte batek parte hartu zuen Abrako estropadetan. 1945. urtean jokaturiko lehenengo Espainiako Trainerilla Txapelketa irabazi zuten areetarrek.

Gaurko elkartea 1969an sortua da, baina 1980ko hamarkadaren erdira arte ez zuen lortu trainerua uretaratzea. Urterik onenak 90. hamarkadaren erdialdera ezagutu zituen. 1994. urtean Oskar Mujikak gidaturik Euskal B Liga irabazi zuen (baita bere lehenengo 4 estropadak ere) eta hurrengo hiru urtetan Traineruen Euskal Ligan aritu zen emaitza txukunak lortuz, 1997ko 8. postua kasu, bizkaitarrik onena izanik. Urte berean Bizkaitarren arteko ligan bigarren gelditu zen Ondarroaren atzetik. Garai haietan Dalia Bandera antolatu izan zuen uztailean.

Hurrengo urtean Algortarekin bat egin eta Getxo Arraun Taldea sortu zuten, kolore urdinduna, eta bi traineru atera ahal izan zituzten, baina ez zuten esperotako emaitzarik izan. Arraunlari eskasiaren ondorioz 1999an ez zuen trainerurik atera eta horrela jarraitu zuen 2005 arte.

2007an Getxoko Udalak Algorta eta Raspasen arteko elkarketa bultzatu zuen Getxo Arraun Elkartea sortuz, baina Raspasek bere bidean jarraitzea erabaki zuen. Azken urteetan KAE Ligako bigarren multzoan ibili da baina 2014an atera zuen azkenekoz trainerua.

Aulki mugikorra

Aulki mugikorrean ordea indartsu dabil. Raspasen elkartu dira Bilboko itsasadarrean aulki mugikorra egin nahi duten arraunlariak eta azken urteetan Espainiako txapelketatan domina ugari lortu dituzte, bai eta Espainiako selekzioarekin Nazioarteko txapelketatan ere; esate baterako Virginia Díaz, Izaskun Etxaniz eta Esther Briz arraunlariek.

Palmaresa

Raspas 2011.

Ligak

Bizkaiko Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (1): 1997an.
  • Hirugarrena (2): 1995ean eta 1996an.

Gainontzeko estropadak

Trainerillatan

Bateletan

Aulki mugikorrean

Azken denboraldiak

UrteaLigaKontxa
2005Federazio Liga, 20.a-
2006KAE 2 Liga, 9.a-
2007KAE 2 Liga, 10.a-
2008KAE 2 Liga, 9.a-
2009KAE 2 Liga, 13.a-
2010KAE 2 Liga, 15.a-
2011KAE 2 Liga, 9.a-
2012KAE 2 Liga, 8.a-
2013KAE 2 Liga, 12.a-
2014KAE 2 Liga, 12.a-
2015-ez

Antolaturiko estropadak

90. hamarkadan Dalia Saria antolatu zuen. Azken urteetan KAE 2 Ligako Areetako Bandera antolatzen du, beti ere trainerua uretaratzen duenean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.