Raskol
Raskol (errusieraz: раскол, rɐˈskol, "zatiketa" edo "zisma") XVII. mendearen erdialdean, Errusiako eliza ortodoxotik bereizi zen izen bereko taldeko kidea izan zen. 1654. urtean Nikon aitagoiak Errusiako elizaren liturgia berritu zuen; zenbaitentzat berrikuntzak mendebalaren eraginaren ondorioa ziren eta tradizioaren aurkakoak, beraz, eta, hala, zisma gertatu zen. Zismaren ondoren raskolnikiak bi taldetan banatu ziren: popovtsiak, elizaren hierarkiaren aldekoak, eta bezpopovtsiak, elizaren hierarkiaren aurkakoak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-03-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.