Ras yr Iaith

Ras yr Iaith (euskaraz Hizkuntzaren Lasterketa) Galesen gauzatu den galeseraren aldeko lasterketa da. Lehenbiziko ekitaldia 2014ko ekainaren 20an 22 kilometroko luze izan dituen ibilbidean ospatu da eta 9 udalerri zeharkatu ditu.[1]

2014ko Ras yr Iaith Gastellnewydd Emlyn herria zeharkatzen.

2016ko uztailaren 6an bigarren ekitaldia ospatu zuten, hiru egunez Bangor hiritik abiatu eta Llandeilon amaitu zena.[2]

Euskal Herrian sortu zen euskararen aldeko Korrika lasterketan oinarritua dago, baita Katalan Herriak, Galizia eta Bretainian ospatu ohi diren katalana, galiziera eta irlanderaren aldeko lasterketak ere euskal lasterketa aitzindarian oinarrituak dauden bezala.

Beste herrialdeak

Erreferentziak

  1. Arbelaitz, Lander. (2014ko ekainaren 18a). «Galeseraren aldeko korrika lehen aldiz ostiralean» Argia.
  2. Elizegi Egilegor, Arantxa. (2016-07-06). «Galeseraren alde lasterka» Berria.

Kanpo-estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.