Raren Letania

Raren Letania antzinako hil testu egipziar bat da, garrantzi handikoa Egiptoko Inperio Berrian. Beste hil testu asko bezala, hilobien barnean idatzia izan zen, hildakoei, erreferentzia bezala balio ziezaien. Beste lan batzuk ez bezala, Raren Letania errege familiako pertsonentzat edo faraoiaren gogoko nobleentzako zen.

Raren izaerak Tutmosis III.aren hil kameran.

Bi zatitan banatuta dago: lehenak, eguzkia, Raren laguntza eskatzen du, 75 modu ezberdinetan, eta, beraz, letania izena ematen zaio. Bigarren zatia, otoitz sorta bat da, non, faraoiak, naturaren eta jainkoen, batez ere Raren, zatiak bere egiten dituen. XVIII. dinastian konposatua, ez da Beste munduari buruzko liburua, ezta beste mundura heltzeko gida ere: erregea laudatzen du, eguzkiaren jainkoarekin duen batasunagatik, faraoia, jainkoa eta bere baren artean harreman bat ezarriz. Testua, lehen aldiz, KV34 deritzon Tutmosis III.a faraoiaren hilobiko zutabeetan izkribatua eta honen chatya zen Useramonen hilobian (TT131n) erabili zen, non bere izena agertzen den: Mendebaldean Rarentzako otoitzaren Liburua.

Seti I.a faraoiaren erregealditik aurrerako hilobi gehienetan erabili zen, sarrerako korridoreetan kokatuz: lehen pasabidean, testua, eta, bigarrenean, Raren izaera bakoitza irudikatzen duten irudiak. Abidosen ere agertzem da, Seti I.aren Osireionean zein Ramses II.ak eraikitako tenpluan.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.