Rappel (iragarlea)

Francisco Rafael Payá Pinilla, ezagunagoa Rappel izenarekin (Madril, 1945eko abuztuaren 20a), moda diseinatzaile, enpresaria eta telebistako pertsonalitatea da Espainian. Iragarle gaitasunak dituela dio, eta horren harira egin da ospetsu, estetika bitxi batek lagunduta, kolore biziko jantziak, betaurreko erraldoiak eta ilea txirikordatan.

Artikulu hau telebistako pertsonaia espainolari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Rappel (argipena)».
Rappel (iragarlea)
Bizitza
JaiotzaMadril, 1945eko abuztuaren 20a (78 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbegitazioduna, telebistako pertsona ospetsua eta jostuna

IMDB: nm1721276 Twitter: rappelfuturo Edit the value on Wikidata

Frankismoaren azken urteetan, Madrilgo elite batzuetan ospea lortu zuen, moda eginez, eta iragarle famarekin. Berak esana da Maria de las Mercedes de Borbónen soinekoak egin izan dituela, eta iragarle zerbitzuak eskaini izan dizkiola, besteak beste, Tita Cervera, Dolores Ibarruri, Severo Ochoa, Francisco Franco berari eta haren emazte Carmen Polori[1].

1990eko hamarkadatik aurrera ohikoa izan da bere agerpena Espainiako telebistetako hainbat programatan, bai kate publikoetan zein pribatuetan.

Erreferentziak

  1. «- EL MUNDO | Suplemento cronica 493 - El futuro ya no es tan negocio» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-17).

Kanpo estekak

Biografia
Madrilgo Erkidegoa
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.