Raphidophyceae
Raphidophyceae taldea edo errafidofizeoak, Ochrophyta subphylum-aren barnean sartzen diren alga unizelular dultzikola nahiz itsastarrak dira, 20 bat espezie ezagunekoak. 50-100 μm neurtzen dituzten alga mikroskopiko unizelularrak dira, pareta zelular gabekoak eta inbaginazio berdinetik eratorritako bi flagelo heterokontikodunak, zeina batak mastigonema izeneko iletxoak aurkezten baitituen.
Raphidophyceae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Chromista |
Azpierreinua | Harosa |
Filuma | Ochrophyta |
Subfilum | Phaeista |
Klasea | Raphidophyceae [[|]] |
a, c1 eta c2 klorofiladun kloroplasto elipsoideoak aurkezten dituzte. Beste pigmentuetako batzuk β-karotenoa eta diadinoxantinak dira. Mintz zelularraren azpian gorputz muzifero izeneko organuluak dituzte, zeintzuek muzilago zuntzak jariatzen baitituzten. Fikotoxina ekoizleak ere izan arren, orokorrean ez dira loraldi toxikoen errudun.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.