Rapa Nui Parke Nazionala

Rapa Nui Parke Nazionala Txileko Pazko uhartean kokaturik dagoen parke nazionala da, 1995 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuena[1]. Rapa Nui Pazko uhartearen polinesierazko izena da. Bertan tente dauden 887 moaiengatik mundu mailan ezaguna da.

Rapa Nui Parke Nazionala

Ahu Akivi moaiak ozeanoari begira

Erakunde arduraduna: Ma'u Henua
Bisitari kopurua: 52.202 (2012)
KokalekuaPazko uhartea
 Txile
Azalera6.800 hektarea
Sorrera1935

Geografia

Polinesiaren eremu kulturalean kokaturik dagoen arren oso aparte dagoen uhartea da[2]. Txiletik 3.700 kilometroko distantziara dago eta Pitcairn uharteetatik 2.200 kilometrotara[2]. Itxura triangeluarra du[3], 23 kilometroko luzera eta 11 kilometroko zabalerarekin. Kostalde malkartsua du eta hainbat sumendi ditu[4], altuen den Maunga Terevakak 511 metroko garaiera du[5].

Historia

Rapa Nui Parke Nazionala1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Moaia

MotaKulturala
Irizpideak i, iii, v
Erreferentzia 715
Kokalekua Txile
Eskualdea2Hego Amerika / Karibe
Izen ematea1995 (XIX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Rapa Nui jendea bertan bizi izan zen 300 urtearen inguruan. Hauek Te Pito o TeHenua izena eman zioten, "munduaren amaiera" esan nahi du[6]. X eta XVI mendeen artean aldareak eta moai izeneko estatua erraldoiak eraiki zituzten[1].

Uhartera iritsi zen aurreneko europarra Jacob Roggeveen esploratzaile herbeheretarra izan zen[7]. 1722ko Pazko egunean aurkitu zuen, hortik uhartearen izen ofiziala. Txilek 1888 urtean eskuratu zuen uhartea eta 1935 urtean gobernuak Parke Nazionala ezarri zuen uhartearen eremu batean. Pazkotarrak hiriburuaren ondoko erreserba batean sartu zituzten eta lurrak artzantzarako erabili ziren. 1964 urtean independentzia mugimenduak hasi ziren. 1980 hamarkadan artzantza bukatu eta uharte guztira hedatu zen Parke Nazionala.

Moaiak

Parke Nazionaleko ondasun ezagunenak moai izeneko estaua erraldoiak dira. Guztira 887 moai daude. Txikienak 2 metrotako garaiera du eta haundienek 20 metro ere hartzen dituzte. Estatua gehienak sumendietako basalto hori-marroi landuak dira, batzuk eskoria gorriz ere eginak daude. Ozeanoari begira ezarrita daude, kostaldeari paralelo. Harrobietan bukatu gabeko hainbat moai ere aurkitzen dira.

Ahu Akivi zazpi moaitako multzo bat da, uhartean bereziki sakratua kontsideratzen dena[8]. XV mendearen inguran eraiki zen eta zerua aztertzeko santutegi bat dela uste da[7].

Fauna eta flora

Uharte isolatua izanik, animalia eta landare endemiko ugari aurkitzen dira.

Aurkituriko 145 landare espezietatik 45 dira endemikoak. Polinesiarrak iritsi aurretik baso zabal batek estaltzen zuen uhartea, Sophora toromiro espezieko zuhaitzak ziren[2]. Gaur egun ordea ez dago zuhaitzik eta belarrak, iratzeek eta zuhaixka batzuk bakarrik daude[2].

Uhartean dauden ugaztun bakarrak karraskariak eta haragijaleak dira. Narrastiei dagokienez, hiru itsas dordoka espezie daude eta bi musker espezie. Lau txori espezie ere badaude[2].

Parke senidetua

Iruditegia

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «Rapa Nui National Park» whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
  2. (Ingelesez) «Rapa Nui subtropical broadleaf forests | Ecoregions | WWF» World Wildlife Fund (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
  3. «Easter Island: stones, history» www.lost-civilizations.net (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
  4. (Ingelesez) Areas, IUCN Commission on National Parks and Protected; Session, IUCN Commission on National Parks and Protected Areas Working. (1981). Conserving the natural heritage of Latin America and the Caribbean: the planning and management of protected areas in the neotropical realm : proceedings of the 18th working session of IUCN's Commission on National Parks and Protected Areas, Lima, Peru, 21-28 June 1981. IUCN ISBN 9782880324087. (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
  5. (Gaztelaniaz) «TEREVAKA | El volcán más alto de Isla de Pascua» Imagina Isla de Pascua (Noiz kontsultatua: 2018-09-22).
  6. «Easter Island Fact Sheet» apj.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
  7. «Easter Island: stones, history» www.lost-civilizations.net (Noiz kontsultatua: 2018-09-21).
  8. (Gaztelaniaz) «AHU AKIVI | Los siete exploradores de Isla de Pascua» Imagina Isla de Pascua (Noiz kontsultatua: 2018-09-22).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.