Raoul Salan
Raoul Albin Louis Salan (Roquecourbe, 1899ko ekainaren 10a - Paris, 1984ko uztailaren 3a) frantziar jenerala izan zen.
Raoul Salan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Raoul Albin Louis Salan |
Jaiotza | Roquecourbe, 1899ko ekainaren 10a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 5. barrutia, 1984ko uztailaren 3a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Vichy |
Familia | |
Aita | Louis Salan |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | École Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) (1917ko abuztuaren 21a - 1918ko uztailaren 25a) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | militarra |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Frantziako Lurreko Armada |
Gradua | army general (en) |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra Bigarren Mundu Gerra Indotxinako Gerra Aljeriako Independentzia Gerra |
Saint-Cyr-eko Eskola Militar Berezian graduatu zen eta Lehen Mundu Gerran eta Bigarren Mundu Gerran parte hartu zuen.
Indotxinako Gerran Frantziako indarren buru izan zen. 1956an Frantziako armadaren Aljerian buru izendatu zuten. 1958an De Gaulleren boterera itzultzea eskatu zuen eta armadatik erretiratu zen. 1960an Aljerian sartzea debekatu zioten.
1961eko Aljerreko putscha antolatu zuen lau jeneraletako bat izan zen. Kolpeak porrot egin ondoren, Organisation de l'Armée Secrèteko buru bihurtu zen. Traizioa leporatu zioten eta heriotza-zigorra ezarri zioten. Epaiketa egin ondoren atxilotu zuten, 1962ko apirilean, Aljerren. Heriotza-zigorra biziarteko espetxealdiagatik aldatu zen. 1968an indultua eman zioten.
Salan frantziar armadako militarrik kondekoratuena izan zen.
Lanak
- Mémoires Fin d’un empire (4 liburuki), Editions Presses de la Cité, 1970–74
- Le sens d’ un engagement, 1970
- Le Viêt-minh mon adversaire, 1971
- Algérie française, 1972
- L'Algérie de Gaulle et moi, 1974