Randers
Randers Erdialdeko Jutlandiako eskualdean dagoen bigarren hiri handiena da eta Danimarkako zazpigarrena. Guden ibaian dagoen kaia da, itsasotik 10 kilometrotara kokaturik dagoena.
Randers | ||
---|---|---|
hiria | ||
Randerseko udaletxe zaharra Irudi gehiago | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Danimarka | |
Eskualdea | Erdialdeko Jutlandiako eskualdea | |
Alkatea | Henning Jensen Nyhuus | |
Posta kodea | 8900, 8920, 8930, 8940 eta 8960 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 56°27′25″N 10°02′21″E | |
Azalera | 800.14 km² | |
Altuera | 56 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 62.563 (2017ko urtarrilaren 1a) 62.802 (2022) 61.163 (2014) 61.121 (2012) 59.391 (2007) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2017) | |
Metropolia | 94.221 | |
Dentsitatea | 78,19 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | XI. mendea | |
Telefono aurrizkia | 8 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Akureyri, Lahti, Västerås udalerria eta Jelenia Góra | |
http://www.randers.dk/ |
Historia
1100. urtearen inguruan sortu zen hiria, nahiz eta aztarna bikingoak ere aurkitu diren.
Ertaroan harresi handiak izan zituen Jutlandiako merkatal gune garrantzitsua izan baitzen, baina gaur egun kaleen izenek baino ez dute hori gogorarazten. Hala ere mende zailak pasa zituen. XIII. mendean hiru aldiz suntsitu eta berreraiki zuten hiria, Erik IV.aren aurkako borrokak zirela eta. XIV. mendean Valdemar IV.aren aurkako borrokek jarraitu zuten.
Ondasun nabarmenak
- Randersko Zoo tropikala: Iparraldeko europako Oihan tropikal artifizial handiena da. 350 landare tropikal eta 175 animalia espezie ditu erakusgai.
- Randersko Arte Museoa: Daniar margolarien lanak erakusten ditu, batez ere XIX eta XX mendeko margolanak. 1887an sortu zen eta gaur egun Kultur Etxean kokaturik dago.
Kirolak
Hiriko futbol taldea Randers FC da. Daniar superligan jokatzen du eta Danimarkako Kopa lau aldiz irabazi du.
Pertsona ezagunak
- Henrik Pontoppidan: 1917.an Literaturako Nobel Saria jaso zuen Danimarkako eguneroko bizitzaren isladagatik.
Kanpo estekak
- (Danieraz) Webgune ofiziala
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.